Petri Ollogoiengoa
Petri Ollogoiengoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XIV. mendea |
Herrialdea | Nafarroako Erresuma |
Jarduerak | |
Jarduerak | predikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Frai Petri Ollogoiengoa nafar frantziskotarra izan zen, 1328ko Nafarroako pogromaren bultzatzaile nagusienetariko bat izan zena.
Karlos I.a hil eta Joana II.a eta Filipe Evreuxkoa errege-erregina berriek Paris utzi baino lehen, Frantziako Erresuman hasitako jazarpenak[1] Nafarroako Erresuman zehar hedatu ziren, zenbait kontzejuk bultzatuak. Zurrumurruak handitu ahala, aljamak erasoari eusteko prestatu ziren. Lizarra, Tutera, Iruñea eta Zangozakoek bere goarnizioa indartu zuten. Hala eta guztiz ere, ezin izan zuten pogromaren hasiera oztopatu.
1328ko martxoaren 6an, Lizarrako herritarrek, frai Petri Ollogoiengoaren sermoiek beroturik, judutegia eraso zuten.[2] Erasoak kreditu-agiriak suntsitzea zuen helburu. Beste hiribilduetan ez bezala, juduek erasotzaileei aurre egin eta elizako kanpaiek ordara jo zuten[3]
1329ko apirilean, jada hiriburuan zeuden errege-erreginak epaitegi berezia sortu zuten jazarpena aztertzeko eta errudunak zigortzeko. Frai Petri Ollogoiengoa, jazarpena suspertzeko akusatua, Lizarran atxilotu eta Iruñeko apezpikuari eman zioten, honek bere presondegian sartu zuelarik.[4] Petri Ollogoiengoak heriotza-zigorra jasan zuen baina Elizak bultzatuak, errege-erreginak Erriberriko frantziskotarren komentuan sartua izatea erabaki zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dahan, Gilbert. (2004). L'expulsion des Juifs de France, 1394. Le Cerf.
- ↑ Estella-Lizarrako Udala. Historia. .
- ↑ Estella-Lizarra; Caminos de Sefarad. Red de Juderías de España.
- ↑ Egaña, Iñaki. (2001). Mil noticias insólitas del país de los vascos. Tafalla: Txalaparta, 43 or. ISBN 84-8136-200-X..