Phasianidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Phasianidae
ManipurBushQuail.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaGalliformes
Familia Phasianidae
Horsfield, 1821

Fasianidoak (Phasianidae) Galliformes ordenako hegazti-familia bat dira. Familia honetakoak dira, adibidez, faisaiak, oiloak, eperrak, indioilarrak eta lurrean ibiltzen diren beste hegazti batzuk.

Hegazti sendoak izaten dira, eta hegoak laburrak izaten dira gorputzaren tamainarekiko; ez daude moldatuta hegaldi luzeak egiteko. Kolore bizikoak izaten dira espezie asko. Gehienbat graniboroak dira, hau da, aleak jaten dituzte, baina intsektuak ere jaten dituzte. 177 espezie daude 42 generotan banatuak. Batzuetan, bi subfamiliatan bereizita sailkatu ohi dira: Phasianinae eta Perdicinae.

Arrek lumaje ikusgarriagoa dute emeek baino (dimorfismo sexuala). Isatsa luzea eta puntaduna izaten dute, buruan luma berde-urdinxka distiratsuak dituzte, eta bi zirkulu gorri begien inguruan. Lepoan, lepoko gisa, luma txiki zuriak. Gorputza marroixka izaten da.

Emeek, berriz, lumaje ez hain markatua dute, luma arre eta grisekin. Arrak baino txikixeagoak izaten dira.

Eurasian eta Afrikan bizi dira, eta espezie gehienak Asiako hego-ekialdean eta Afrikan bizi dira. Leku irekietan nahiz basoetan bizi dira, hala itsasoaren mailan nola mendialdeetan elurren mugan. Espezie gehienak ez dira migratzaileak, baina espezie gutxi batzuek migrazio luzeak egiten dituzte.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Phasianinae azpifamilia

Perdicinae azpifamilia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Phasianidae Aldatu lotura Wikidatan