Philip Marlowe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Philip Marlowe
Bogart and Bacall The Big Sleep.jpg
Argitalpena
SortzaileaRaymond Chandler
Interpretatzailea
EponimoaChristopher Marlowe
Datu biografikoak
JaiotzaSanta Rosa (Kalifornia)
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sexuagizonezkoa
Garaiera6 ft
Jardueraprivate investigator (en) Itzuli
xakelaria
Egoera medikoaalkoholismo eta tabakismo
Bestelakoak
Kirolaxake

Philip Marlowe Raymond Chandlerek sortutako detektibe pribatua da. Raymond Chandleren idazlan askotan agertzen da Betiko loa eta Ez adiorik eleberriak barne. Marlowe Finger Man izenburuko narrazio laburrean agertu zen lehen aldiz. Narrazio hori Black Mask aldizkarian argitaratu zen 1934an. Hala ere, lehen idazlan horretan Marlowek ez zeuzkan gero garatuko zituen ezaugarriak. Halaber, narrazio horretan San Angelo hiri asmatuan bizi zen; handik aurrera, ordea, Los Angelesen.

Marlowe detektibeen eleberri estatubatuarren pertsonaia tipikoa da. Izan ere, detektibeak gizarte usteldu baten behatzaile ezkor eta zinikoak ziren, 1920ko hamarkadan Dashiell Hammettek eta Black Mask aldizkariak hasi zuten eleberri-genero horretan. Hala ere, detektibe pribatu gogor eta edalearen azalaren azpian, filosofo bat ezkutatzen da. Marlowek xakea eta poesia gogoko ditu; ez du biolentziarik erabiltzen bere lanbidean; eta bere moralari esker, femme fatalen erasoei eusten ditu.

Marlowe askotan zinemaratu da. Honako hauek antzeztu dute Marloweren papera: Humphrey Bogart, George Montgomery, Robert Mitchum, Elliot Gould, Danny Glover, James Caan eta James Garner.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.