Raymond Chandler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Raymond Thornton Chandler (Chicago, 1888ko uztailaren 22 - 1959ko martxoaren 26, La Jolla, Kalifornia), AEBetako idazlea izan zen.

Nahiz eta estatubatuarra izan jaiotzez, Ingalaterrara eraman zuten txikitan, gurasoak dibortziatu eta gero. 1907an britaniar nazionalitatea hartu zuen. Kazetari moduan lan egin zuen London Daily Express eta Bristol Western Gazette agerkarietan (1908-1912).

Lehen Mundu Gerran borrokatu eta gero, AEBetara itzuli zen, Kalifornian bizi zelarik bere bizitza osoan. Cissy Bowenekin ezkondu zen eta hogeita hamar urte egon ziren elkarrekin, emaztea hil arte 1954an. Ez zuten seme-alabarik. Emaztearen heriotzak depresioetara eta alkoholera eraman zuen eta bi aldiz saiatu zen bere burua hiltzen.

45 urterekin, idazteari ekin zion buru-belarri. Bere estiloa zaindu eta landua zen, baita ironiko eta zinikoa ere. Berak eman zion eleberri beltzari ordu arte ez zuen duintasun literarioa.

Bere liburuetako pertsonaia nagusia Philip Marlowe detektibea da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Big Sleep (1939)
  • Farewell, My Lovely (1940)
  • The High Window (1942)
  • The Lady in the Lake (1943)
  • Five Murderers (1944)
  • Trouble Is My Business (1950)
  • The Little Sister (1949)
  • The Simple Art of Murder (1950)
  • The Long Goodbye (1953)
  • Pick-Up On Noon Street (1953)
  • Playback (1958)
  • Poodle Springs (1959)
  • Killer in the Rain (1964)
  • The Smell of Fear (1965)
  • The Notebooks of Raymond Chandler (1976)
  • Selected Letters of Raymond Chandler (1981)
  • Raymond Chandler: Stories and Early Novels (1995)

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Chandler Aldatu lotura Wikidatan