Phocas Nikwigize
Phocas Nikwigize | |||
---|---|---|---|
1968ko irailaren 5a - 1996ko urtarrilaren 5a ← Joseph Sibomana (en) - Kizito Bahujimihigo (en) → Elizbarrutia: Ruhengeriko elizbarrutia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kingdom of Rwanda (en) , 1919ko abuztuaren 23a | ||
Herrialdea | Ruanda | ||
Heriotza | Goma, 1996ko azaroaren 30a (77 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Phocas Nikwigize (Muhango, 1919ko abuztuaren 23a – 1996ko azaroaren 30a) ruandar elizgizon katolikoa izan zen, 1968tik 1996ra Ruhengeriko apezpikua izan zena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikwigize Muhangon jaio zen 1919ko abuztuaren 23an, eta 1948ko uztailaren 25ean apaiztu zen. 1968ko irailaren 5ean Paulo VI.a aita santuak Ruhengeriko apezpiku izendatu zuen, eta urte bereko azaroaren 30ean apezpiku ordenatu zuten Ruhengeriko katedralean[1]. Procedemus in pace leloa hautatu zuen[2].
1994an Ruandatik ihes egin zuen Zairera (gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoa)[2]. 1996ko urtarrilaren 5ean erretiroa hartu zuen[1]. Urte hartan, Ruanda nahiko saguru bihurtu zenean, Ruandako Fronte Abertzaleak 2 milioi errefuxiatu baino gehiago jaioterrira itzultzera behartu zituen, Phocas Nikwigize apezpikua barne. Hala ere, mugan bahitu eta ustez hil zuten 1996ko azaroaren 30ean[2].
2016an, Simon Habyarimanak Nikwigizeri buruzko liburu bat plazaratu zuen: Phocas Nikwigize: procedamus in pace : le pacifique pacificateur, évêque émérite du diocèse de Ruhengeri Rwanda[3].
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pio X.a aita santua (1884)
- Benedikto XV.a aita santua (1907)
- Eugenio Maria Giuseppe Giovanni Pacelli kardinala (1917)
- Eugène Tisserant kardinala (1937)
- Paulo VI.a aita santua (1954)
- Amelio Poggi artzapezpikua (1967)
- Phocas Nikwigize apezpikua[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Bishop Phocas Nikwigize †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Mgr Phocas Nikwigize» Cry for Justice (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
- ↑ (Frantsesez) «Phocas Nikwigize [Texte imprimé : procedamus in pace : le pacifique pacificateur, évêque émérite du diocèse de Ruhengeri Rwanda»] BnF Cathalogue général (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Ruandako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |