Pia Arke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pia Arke

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPia Gant
JaiotzaIttoqqortoormiit1958ko irailaren 1a
Herrialdea Groenlandia
 Danimarka
HeriotzaKopenhage2007ko maiatza (48 urte)
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Hezkuntza-mailaCandidate of Philosophy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, margolaria eta aktorea

Pia Arke, sortzez, Gant (Ittoqqortoormiit, Groenlandia, 1958ko irailaren 1a - Kopenhage, 2007ko maiatza) Groenlandiako (Kalaallit groenlandieraz) artista bisuala, performatiboa, idazlea eta argazkilaria da. Ezaguna da autorretratuengatik eta Kalaallit Nunaateko (Groenlandia) paisaien argazkiengatik, baita kolonizazioan eta Danimarkaren eta Groenlandiaren arteko harreman etniko eta kultural konplexuetan ardaztutako pintura eta idazkiengatik ere.[1][2] Bere ibilbidean zehar, Arkek bere ondare misto propioaren metafora ("mestizoak") erabili zuen harreman historiko horiek deskribatzeko aitzakia gisa, eta Artikoko indigenen identitatea eta irudikapena bezalako gaiak jorratzeko.[3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arke 1958ko irailaren 1ean jaio zen Ittoqqortoormiiten, Groenlandiako ipar-ekialdean, aita daniarra zuen (Jørgen Gant, telegrafista) eta ama Groenlandiakoa (Justine Piparajik Birgitte). Thulé eskualdean hazi zen, Groenlandiaren iparraldean eta hegoaldeko Qaqortoq hirian, baina haur mestizo askok bezala, ez zuen inoiz ikasi Groenlandiarrez hitz egiten. Lehenik Groenlandiako ekialdean eta gero mendebaldean bizi izan zen familiarekin. Daniar hizkuntzako eskoletan ikasi zuen. 13 urte zituenean, Danimarkara joan ziren bizitzera, Groenlandiara itzuli aurretik. 1987an, Arke Kopenhagera itzuli zen Danimarkako Arte Ederren Errege Akademian ikastera. Han, pintura ikasi zuen Mogens Møller eta Per Bak Jensenekin, eta 1993an lortu zuen diploma. Urte hartan bertan, Arke Kopenhageko Arte Ederren Errege Akademiako teoria- eta komunikazio-sailean sartu zen. 1995ean, MFA bat lortu zuen Ethno-Aesthetics / Etnoæstetik tesiagatik, non gogor kritikatu baitzituen mendebaldeak arte "eskimalaren" gainean zituen estereotipo erromantiko eta primitibistak, eta nortasun kulturalaren eta artearen benetakotasunaren arazoak nabarmendu zituen.[5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadaren amaieran, Arkek bere pinturak erakutsi zituen lehen aldiz. 1988an, giza tamainako kateorratz zulodun bere argazki-kamara (ganbera iluna) egin zuen artistak, eskuz egina pinuarekin eta zur kontratxapatuarekin, Groenlandiako paisaiei argazkiak ateratzeko. Emaitzak Imaginary Homelands erakusketan agertu ziren, 1990ean.[1][2] Egiturak eskailera txiki bat du, eta hortik igotzen da artista, argazki-film bat lotzeko hondoko paretara. Kanpoko argia barrunbearen kontrako muturrean dagoen zulo txiki batetik pasatzen da. Pia kaxan egoten zen erakusketan, bere gorputza erabiliz bere itzala argazkiaren gainean proiektatzeko.[6]

Arctic Hysteria 1997 erakusketaren sarreran, Iben Mondrup-ek azaltzen du haren erakusketa "histeria artikoa" deitu zela probokazioz, batez ere emakume indigenei eragiten dien gaixotasun hori nabarmentzeko. Bere erakusketak eta azalpenek Groenlandiako historia koloniala berrikustera bultzatu zuten Danimarka. Hainbat erakusketatan parte hartu zuen bitartean, Danimarkan egindako lanaren lehen erakusketa handia, Tupilakosaurus, bera hil ondoren (2010) izan zen.[7]

Bere arteak eta argazkiek haurra zela bizi izan zen tokiak berrezartzen dituzte, eta Danimarkako kolonizazio zapaltzailea erakusten dute. Tupilakosaurus erakusketak 70 argazki, pintura, bideo, instalazio eta idazki baino gehiago ditu.

Arke, gaur egun, iparraldeko lurraldeko postkolonizazioaren kritikari garrantzitsuenetakotzat hartua da, bi hamarkadako bere ikerketa artistikoari esker.[8]

Herentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pia Arke minbiziz hil zen 2007ko maiatzean, 48 urte zituela.[9] Bere liburuak berrargitaratu egin ziren, eta, 2010ean, film bat eta erakusketa bat sortu zituzten Danimarkako Museo Nazionalean. Ondoren, erakusketa Suediara eta Groenlandiara eraman zuten.[8] Ethno-Aesthetics and Stories from Scoresbysund (2003) 1995eko bere liburua ingelesez, danieraz eta groenlandieraz dago eskuragai.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (da) Pia Arke, Ethno-aesthetics, Kunsttidsskriftet ARK, Pia Arke Selskabet & Kuratorisk Aktion, 2010, 79 p. (ISBN 978-87-993523-1-9, lire en ligne)
  • Pia Arke, Stories from Scoresbysund : Photographs, Colonisation and Mapping, Pia Arke Selskabet and Kuratorisk Auktion, 2010, 283 p. (ISBN 978-87-993523-0-2, lire en ligne)
  • Pia Arke, Tupilakosaurus : An Incomplete(Able) Survey of Pia Arke's Artistic Work and Research, 2012, 398 p. (ISBN 978-87-993523-3-3, lire en ligne)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Abildgaard, Hanne. Pia Arke. Kunstindeks Danmark / Weilbacks Kunstnerleksikon.
  2. a b Misfeldt, Mai. (21 June 2012). En pioner i dansk samtidskunst. Kristeligt Dagblad.
  3. Gant, Erik. (1996). «The 'Arke' Typical» Katalog.
  4. Thisted, Arke. (2012). De-Framing the Indigenous Body: Ethnography, Landscape and Cultural Belonging in the Art of Pia Arke. .
  5. Thisted, Arke. (2012). De-Framing the Indigenous Body: Ethnography, Landscape and Cultural Belonging in the Art of Pia Arke. .
  6. Jonsson, Stefan. (2017-09-01). «On Pia Arke» Afterall: A Journal of Art, Context and Enquiry 44: 12–21.  doi:10.1086/695509. ISSN 1465-4253..
  7. Mondrup, Iben. (14 December 2015). «Editors' introduction to Pia Arke. Arctic Hysteria 1997» NORA - Nordic Journal of Feminist and Gender Research 23 (4): 313–316.  doi:10.1080/08038740.2015.1086524..
  8. a b TUPILAKOSAURUS: Pia Arke's Issue with Art, Ethnicity, and Colonialism, 1981-2006, e-flux.com, Retrieved 6 August 2016
  9. Pia Arke er død. KNR 15 May 2007.
  10. «Pia Arke» bienal.iksv.org.
  11. «Wonderland — Kunsthall Trondheim» kunsthalltrondheim.no.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]