Picasso Museoa (Paris)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Picasso Museoa
Hôtel Salé.JPG
Hôtel Salé, Picasso Museoaren egoitza
Picasso Museoa (Paris) hemen kokatua: Paris
Picasso Museoa (Paris)
Picasso Museoa (Paris)
Picasso Museoa (Paris) (Paris)
Berezko izena Musée Picasso Paris
Koordenatuak 48° 51′ 35″ N, 2° 21′ 45″ E / 48.859731°N,2.362439°E / 48.859731; 2.362439Koordenatuak: 48° 51′ 35″ N, 2° 21′ 45″ E / 48.859731°N,2.362439°E / 48.859731; 2.362439
Herrialdea  Frantzia
Hiria Paris
Helbidea 5 rue de Thorigny, 75003
Parisko 3. barrutia
Irekitze data 1985 (2014an berriztua)
Webgunea www.musee-picasso.fr

Picasso museoa (frantsesez: Musée Picasso Paris), Parisko Le Marais auzoan dagoen museo bat da. Pablo Picassoren lanak erakusten ditu, garai eta teknika desberdinetakoak. Bereziki aberatsa da bere eskulturen bilduma.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968ko legeak ahalbidetzen zuen Frantziar Estatuari oinordekotza zerga dirutan beharrean artelanetan ordaintzea eta horrela 1979an Picassoren artelanen bilduma osatu zen. 1986an Jacqueline Picasso alarguna hil zenean artelan berriak eman zituzten oinordekoek. Denbora pasa ahala Picassoren lanen bilduma osatuz joan da.

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

200 margolan, 100 eskultura eta keramika eta 3.000 marrazki eta grabatu ditu. Picassoren garai urdina, arroxa eta kubista hartzen ditu. Honetaz gain Picassok berak zituen Cézanne eta Rousseauren lanak ere ikusgai daude.

Museoaren lorategian 1930 eta 1950 hamarkadetako eskulturak daude.

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: 5 rue de Thorigny, 75003
  • Ordutegia:
    • 10:30 - 18:00 astelehenetik ostiralera
    • 9:30 - 18:00 larunba, igande eta jaiegunetan
  • Geltokiak:
    • Metro-M.svgParis m 1 jms.svg Saint-Paul
    • Metro-M.svgParis m 8 jms.svg Filles du Calvaire
    • Metro-M.svgParis m 11 jms.svg Rambuteau

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Picasso Museoa (Paris)