Le Marais
- Artikulu hau Parisko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marais (argipena)».
Le Marais | |
---|---|
Temple (3), Paris | |
Place des Vosges, aintzina Place Royal izan zena, auzoaren erdigunea da. | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Departamendua | Île-de-France |
Hiria | Paris |
Barrutia | Temple (3) |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°51′36″N 2°21′39″E / 48.86°N 2.3608°E |
Demografia | |
Bestelako informazioa |
Le Marais (frantsesezko "Padura") Parisko auzo bat da, 3. barrutian eta 4. barrutian kokatua, eskuinaldean. Gaur egun, mendebaldean, rue du Temple kaleak mugatzen du, ekialdean, Beaumarchais bulebarrak, rue de Bretagne kaleak iparraldean eta Sena ibaiak hegoaldean. Jauregi (Hôtel) ugari ditu eta museo garrantzitsu bi ere bai, Carnavalet museoa eta Picasso museoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenpluko Ordenak 1240 urtean Paris kanpoaldean eliza gotortu bat eraiki zuen, Le Maraisen iparraldeko zatian. Inguruan hainbat eraikin erlijioso eraiki ziren eta Karlos I.a Napolikoak ere (Frantziako Erregearen anaia zenak) bertan jaso zuen bere Parisko egoitza.
Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoak 1605ean Place Royale enparantza diseinatu eta inguruan Frantziako noblezia ezarri zen. Hauek eraiki zituzten gaur egun ikusten diren jauregiak; Hôtel de Soubise, Hôtel de Sens, Hôtel de Sully, Hôtel de Carnavalet, Hôtel de Guénégaud, Hôtel de Beauvais...
Frantziako Iraultzaren ondoren auzoaren gainbehera etorriko zela zirudien arren, komunitate judua bertan ezarri zen eta merkataritza auzo oso aktiboa bihurtu zen. Nazien okupazio garaian eraso ugari jasan zituzten arren komunitateak bertan jarraitzen du.
1950 hamarkadan langile auzoa bihurtu zen eta jauregi gehienak egoera kaskarrean zeuden. 1964an Andre Malraux kultura ministroak berrizte politika ezarri zuen eta jauregiek ebren aurreko itxura hartu zuten. Gaur egun modako barruti bat da, banketxe, abokatu eta legearekin zerikusia duten beste negozio batzuekin. Bertan bizi da Europako judu biztanleriarik garrantzitsuena, homosexualak, etab... Kontinente Zaharreko auzorik kosmopolitenetakotzat hartzen da.
LGTB komunitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzoan, homosexualen presentziak gorantz egin du 1980ko hamarkadatik, homosexualentzako diskoteka, kafetegi, kabaret eta denda ugariren presentziak frogatzen duen bezala. Toki hauek, nagusiki, Le Maraisen hego-mendebaldeko zatian daude, asko Sainte-Croix de la Bretonnerie eta Vieille du Temple kaleetan edo hauetatik gertu.
Auzo honek inspiratu zuen Gus van Sant bi mutil homosexualen istorioa kontatzeko Paris, je t'aime izeneko filmean.
Auzotar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maximilien de Béthune "Sullyko dukea" "Sullyko dukea" (1559-1641), Frantziako Parea
- Marie de Rabutin-Chantal (1626-1696), Sevignéko markesa
- Louis François Armand de Vignerot du Plessis (1696-1788), mariskala
- Maximilien Robespierre (1758-1794), Frantziako Iraultzaren liderra
- Victor Hugo (1802-1885), idazlea
- Jack Lang (1939- ), politikaria
- Jim Morrison (1943-1971), The Doors taldeko abeslaria
- Dominique Strauss-Kahn (1949- ), ekonomilaria eta politikaria
- John Galliano (1960- ), jostuna
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hôtel de Sens.
-
Hôtel de Guénégaud.
-
Auzoko judu denda.