Pierre Augustin Caron de Beaumarchais

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre-Augustin de Beaumarchais» orritik birbideratua)
Pierre Augustin Caron de Beaumarchais

Bizitza
JaiotzaParis1732ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1799ko maiatzaren 18a (67 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Delarue de Beaumarchais (en) Itzuli
Familia
AitaAndré-Charles Caron
Ezkontidea(k)Madeleine-Catherine Franquet (en) Itzuli
Geneviève-Madeleine Lévêque (en) Itzuli
Marie-Thérèse-Amélie Caron de Beaumarchais (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, poeta, enpresaburua, argitaratzailea, antzerkigilea, diplomazialaria, finantzaria, iritzi-kazetaria, arma saltzailea, espioia eta erlojugilea
Lan nabarmenak

IMDB: nm0064559 Allocine: 36954 Allmovie: p315762 IBDB: 24402
Musicbrainz: 62cdd40d-e451-42aa-90fe-010b6d9aa08d Discogs: 1548620 IMSLP: Category:Beaumarchais,_Pierre_Augustin_Caron_de Find a Grave: 3686 Edit the value on Wikidata

Pierre Augustin Caron de Beaumarchais (Paris, 1732ko urtarrilaren 24a - Paris, 1799ko maiatzaren 18a) frantses idazle, musikari eta enpresagizona izan zen, eta Argien mendeko pertsona enblematikoenetako bat.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erloju-konpontzaile baten semea zen eta hamahiru urterekin ikasketak utzi eta aitaren lanbidea hartu zuen. Gero, Luis XV.aren gortean sartu zen, haren alaben harpa-irakaslea izan zelarik. 1757an maila apaleko aitoren alaba batekin ezkondu baitzen, emaztearen jabetza batetik hartu zuen Beaumarchais deitura. Ezkontzarekin aberasturik eta erregearen babesa izanik, finantza-negozioetan sartu zen. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran arma-merkatari ibili zen. Frantziatik ihes egin behar izan zuen Iraultza-aldian.

1777an Idazle Dramatikoen Elkartearen (Société des auteurs et compositeurs dramatiques) sortu zuen eta 1783-1790 artean Voltaireren lan guztiak agerrarazi zituen. Zenbait drama burges idatzi zituen, hala nola Eugénie (1767), Les Deux Amis (1770). Ospea, alabaina, bi lan bikainek ekarri zioten: Le Barbier de Séville (1775) eta Le Mariage de Figaro (1784). Sei urtez debekatua egon zen azken lan hau, Iraultzaren aitzindari gisa hartua izan da, satira gisakoa, kritikaren helburu ziren aitoren semeek berek txalotu bazuten ere. Opera ospetsuen oinarri izan dira biak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Augustin Caron de Beaumarchais Aldatu lotura Wikidatan