Pierre de Marivaux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pierre de Marivaux
Van Loo Pierre Carlet de Chamblain de Marivaux.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1688ko otsailaren 4a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1763ko otsailaren 12a (75 urte)
Hobiratze lekua Church of Saint Eustace
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, idazlea, kazetaria eta eleberrigilea
Kidetza Frantses Akademia
Genero artistikoa komedia
IMDb nm0210114

Pierre de Marivaux (Paris, 1688ko otsailaren 4a - Paris, 1763ko otsailaren 12a) frantses idazlea izan zen.

Familia aberats batean jaio zen. Idazten eta literatura ikertzen aritu zen bizitza guztian, gustuz hasieran eta beharrez ondoren, ondasun guztiak galdu zituenean. 1743an Frantziako Akademiako kide aukeratu zuten. Maitasunaren psikologiarekin zerikusia zuten gaiak erabili zituen bere idazkietan. Bi eleberri idatzi zituen: La vie de Marianne (1731-41, Marianaren bizitza) eta Le paysan parvenu (1736, Laborari aberastua). Baina Marivauxren garrantzia antzerkiari lotua dago. Frantziako Komediak antzeztu zituen Marivauxek idatzitako antzerki lan gehienak. Horietako batzuk: Arlequin poli par l´amour (1722, Maitasunak findutako arlekina), La surprise de l´amour (1722), Le jeu de l´amour et du hasard (1730, Zoriaren eta maitasunaren jokoa) bere komedia nagusia; La mère confidente (1735, Ama isilmandataria), Les fausses condidences (1737), La femme fidèle (1755), eta Les acteurs de bonne foi (1757, Asmo oneko antzezleak). Marivauxek Commedia dell´ artetik hartu zituen bere pertsonaiak, eta geroko hainbat idazleren lanen aitzindari izan zen, Laclos, Sade eta Pirandellorena, esaterako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre de Marivaux Aldatu lotura Wikidatan