Pilare Alba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pilare Alba
Pilare Alba.jpg
Pilare Alba, 100 urte bete zituen egunean.
Bizitza
Jaiotza Iruñea1913ko azaroaren  14a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Goizueta2015eko urtarrilaren  29a (101 urte)
Jarduerak
Jarduerak maisu/maistra eta moja

Pilare Alba Loiarte (Iruñea, 1913ko azaroaren 14a - Goizueta, 2015, urtarrilaren 29a)[1] maistra aritu zen Elizondoko eskoletan, Gerra zibilaren hasieran Bizkaira joan arte.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñan jaio zen, 1913ko azaroan, baina Goizuetan hezi eta hazi zen. Irakasle ikasketak Donostian egin zituen eta EABkoekin harremanetan sartu zen Goizuetan bertan eta geroxeago Elizondon, maistra bezala lan egiteko. Gerra zibila hasi zenean, Bizkaira jo zuenez eta Mundakan aritu zen irakasle bezala 1936-1937 ikasturtean. Umeen erbesteratzeaz arduratu zen tarte hartan, eta azkenean, berak ere erbestera jo behar izan zuen, Donibane Garazira; maistra bezala aritu zen han ere 1939ko udazkenera arte.[2]

Hegoaldera itzuli zenean ez zuen jazarpenik jaso, familia abertzale ezaguneko partaidea izan arren. 1941ean lekaime sartu zen Berrizko komentuan.

70 urte bete arte irakaskuntzan aritu zen hainbat ikastetxe eta ikastolatan, bere sorterrira itzuli arte, haurtzaroko erabateko euskal giroan murgiltzeko Goizuetan.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pilare Alba, lehenengo (gerra aurreko) andereñoa. Baztango haizegoa 2015-03-25 . Noiz kontsultatua: 2017-03-03.
  2. a b «Pilare Alba Loiarte, garaiko irakaslea: «Umeek ez zuten denbora galdu, guk irakatsi egiten genien eta etxean bezala bizi zitezen saiatzen ginen»» Argia . Noiz kontsultatua: 2017-03-03.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 188.or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]