Pisto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pistoa arrautz frijitu eta ogiz lagundurik.

Pistoa Espainiako Murtziako Erkidegoa eta Gaztela-Mantxa autonomia erkidegoetako usadiozko plater bat da. Tomate, tipula, alberjinia edota kuiatxoa, piper berde edota gorriak, eta oliba olioa osagai nagusitzat ditu. Okzitania eta Frantziako ratatouille plateraren antzekoa da, eta maiz beste plateren lagungarri gisa edo arrautz frijitu eta ogiz lagundurik ateratzen da.

Euskal Herrira ere hedatu den platera da, Euskal gastronomian Pistoa Bilboko erara sukaldatu ohi baita.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]