Plexu brakial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Plexu brakial
Gray808.png
Xehetasunak
Honen parte Nerbio-sistema periferikoa
Identifikadoreak
Latinez '
MeSH A08.800.800.720.050
TA A14.2.03.001
FMA 5906
Terminologia anatomikoa

Plexu brakiala, beso-plexua edo besoko sarea azkeneko lau nerbio zerbikalen eta lehenengo nerbio torazikoaren aurreko adarren artean sortzen diren anastomosi edo loturek osatutako sarea da. Goiko gorputz-adarraren inerbazio osoaz arduratzen da.[1] Lepo, besape eta beso artean kokatzen da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plexu brakiala 5 erro, 3 enbor, 6 dibisio (3 aurreko eta 3 atzeko), 3 korda (faszikulu)  eta 5 adarkaduratan dago banatuta. 5 adar terminal eta hainbat adar “pre-terminal” edo “kolateral” dauzka, nerbio subeskapularra, torakodorsala eta toraziko luzea adibidez. Disekzioetan plexu brakilaren identifikazioa burutzeko M edo W karratua bilatu behar da, zeina nerbio muskulokutaneo, alboko adarra, nerbio mediala (erdiko nerbioa) eta alboko adarra burutzen duen.

Erroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 erro izango ditu. Horiek nerbio espinalen aurreko adarrak izango dira , lepoko inerbazioa burutzeko segmentuak eman ostean. Plexu brakiala bizkar-muinaren segmentu ezberdinetatik dator: C5, C6, C7,C8 eta T1. C5 eta C6 goiko enborra eratuko du, C7 erdiko enborra eta C8 eta T1 beheko enborra. Batzuetan C4 eta T1 parte har dezakete. Nerbio eskapulodortsala goiko enborretik aterako da eta erronboide muskulua inerbatuko du. Nerbio subklabioa C5 eta C6 - tik eratuko da eta muskulu subklabioa inerbatuko du, zeina arnasketan parte hartzen duen. Nerbio toraziko luzea C5, C6 eta C7 tik eratzen da. Azken nerbio honek gihar serratoa inerbatuko du.

Enborrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brachialplexusdetaileddiagram.jpg

Aurreko erroek enborrak eratuko dituzte:

  • Goiko erroa → C5-C6
  • Erdikoa erroa → C7
  • Beheko erroa → C8-T

Dibisioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko enborrak banatuko dira eta bitan , beraz 6 dibisio edukiko ditugu:

  • Aurreko dibisioak
  • Atzeko dibisioak

Faszikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko sei dibisio agrupatuko dira eta 3 faszikuluak eratuko dituzte. Faszikulu hauek bere posizioaren arabera izendatuko dira (besapeko arteriarekiko):

  • Atzeko faszikulua →  enborrek eraturiko atzeko 3 dibisioetatik dator (C5,C8, T1).
  • Alboko faszikulua → goiko eta erdiko enborrek eraturiko aurreko dibisotik (C5-C7).
  • Faszikulu mediala → beheko enborraren aurreko dibisioaren jarraipena da.

Adarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adarrak behekaldan  agertzen dira. Gehiengoak faszikuluetatik eratuko dira; baina batzuk (letra etzandaz indikatuta) oso goiz eratuko dira.  Horietariko bost, adar terminalak dira: Nerbio Muskulokutaneoa, Besapeko Nerbioa, Nerbio Erradiala, Erdiguneko nerbioa eta Ulnar Nerbioa.

Adar espezifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letra lodiak nerbio espinalaren jatorria irudikatzen du , zeina nerbioa eratuko duen.

Letra etzandak, aldiz, normalean (ez beti) parte hartzen duen nerbio espinala irudikatzen du.


Jatorria Nerbioa Erroak Muskuluen inerbazioa Azaleko eremuaren inerbazioa
Erroak Nerbio eskapulodortsala C4, C5 Erronboidea eta eskapularen jasotzailea -
Erroak Nerbio toraziko luzea C5, C6, C7 Aurreko serratoa -
Erroak Nerbio frenikoa C5 Diafragma -
Goiko enborra Nerbio subklabioa C5, C6 Muskulu subklabioa -
Goiko enborra Nerbio supraeskapularra C5, C6 Goiko eta beheko espinala -
Alboko fazikulua Alboko nerbio pektorala C5, C6, C7 Bularreko nagusia eta Bularreko txikia -
Alboko faszikulua Nerbio muskulokutaneoa C5, C6, C7 Muskulu Korakobrakiala eta Brakiala Besaurreko aurre-alboko azala.
Alboko faszikulua Erdiguneko nerbioaren alboko faszikulua C5, C6, C7 -
Atzeko faszikulua Goiko nerbio subeskapularra C5, C6 Subeskapularraren beheko partea -
Atzeko faszikulua Nerbio torakodortsala C6, C7, C8 Dortsal zabala -
atzeko faszikulua Beheko berbio subeskapularra C5, C6 Subeskapularraren beheko partea eta  Borobil nagusia -
Atzeko faszikulua Besapeko nerbioa C5, C6 Aurreko adarra: Deltoidea

Atzeko adarra: Borobil txikia eta Deltoidea.

Bizkarraren azala laterala eta besoa.
Atzeko faszikulua Nerbio erradiala C5, C6, C7, C8, T1 Trizeps espinala, ankoneoa, muskulu hedatzaileak... Besoaren atzeko azala, bizkarraren atzeko partea eta  zenbait hatzen azala.
Erdiko faszikulua Alboko nerbio pektorala C8, T1 Bularreko giharra -
Erdiko faszikulua Erdikuneko nebioaren alboko faszikulua C8, T1 Besaurreko flexore guztiak Karpoaren flexoarea izan ezik.

1.eta 2. muskulu lunbrikalak

Ulnar nerbioak eta nerbio erradialak inerbatzen ez dituen muskuluak, hatz lodiaren azala, indizea, erdiko atza eta anularraren erdia.
Erdiko faszikulua Besoaren alboko nebio kutaneoa C8, T1 - Besoko erdiko eta aurreko azala.
Erdiko faszikulua Besaurreko erdiko nerbio subkutaneoa C8, T1 - Besaurreko erdiko azala.
Erdiko faszikulua Ulnar nerbioa C8, T1 Muskulu intrintsekoak, muskulu flexore batzuk, alboko lunbrikalak,... Besoaren ediko azala eta hatz batuen eremu palmarra eta beste batzuen eremu dortsala.



Plexu brakialaren egituraren diagrama.


Aurrekoaren berdina baina eskema eginda.


Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plexu brakialak inerbazio motorea eta sentsitiboa eskaintzen du, goiko eremukoa. Bi salbuespen daude: trapezioa (nerbio akzesorioa) eta besapeko azalaren eremua (nerbio interkostala).

Adar terminala Inerbazio sentsitiboa Inerbazio muskularra
Nerbio muskulokutaneoa Besaurreko aurre-alboko azala. Bizepsa, korakobrakiala eta muskulu brakiala.
Besapeko nerbioa Goiko besoaren eta bizkarraren azal laterala. Deltoidea eta borobil txikia.
Nerbio erradiala Besaurreko atze-alboko azala eta besoaren atzeko partea. Trizepsa, ankoneoa, muskulu estensore batzuk, besoko atzeko muskuluak, besaurreko muskuluak
Erdiguneko nerbioa Besoaren alboko ⅔ azala eta hatz-markaren eremu batzuk. Besaurrea, flexorea, eminentzia tenarra, eta lunbrikal batzuk.
Ulna nerbioa 3-5 digitalikoak, eskuaren erdia eta eskuaren zola. Eminentzia hipotenarra, flexore batzuk , hatz lodiaren adduktorea lunbrikal batzuk eta interoseoak (hezur artekoak).
Plexu braquialaren kokapena funtzioak ulertzeko.

Klinika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plexu brakialaren kalteak goiko gorputz-adarren mugimenduei eta hauen azaleko sentikortasunari eragiten die. Kaltea lepoaren lateral aldeko (atzeko triangelu) zein besapeko traumatismo, tumore edo hanturatik eratorri daiteke. Kaltearen kokapenaren arabera, zeinu eta sintomak aldatu egiten dira: beso, eskumutur eta eskuko muskuluen paralisia, kontrol-eza, eta eremu horretako azalaren sentikortasun galera eragin ditzake. Paralisi-maila ezagutzeko metodoa, kaltea jasan duen aldeko besoaren mugikortasuna pazienteak ondo duen besoaren mugikortasunarekin alderatzea da.

Plexu brakialaren kalte totala ezohikoa da, eta normalean traumatismo larriek eragindakoa izaten da; lepoaren alboranzko edo besoaren goranzko luzapen bortxatu eta bortitzak kausarazitako plexua osatzen dute nerbio-zuntzen gehiegizko tenkaketa eta ondoriozko apurketa, edo beraien sustraien bizkar-muinetiko erauzketa. Klinikoki paralisi totala goiko gorputz-adarreko muskulu guztien paralisiari deritzo, eta arazoa preganglionarra baldin bada, gerri eskapularreko gihar guztien paralisia ere barne jasotzen du, muskulu zerradun eta erronboideari eragingo dielarik, eta goiko gorputz-adarra pendular bihurtu, hemengo higidura-erreflexuak abolitu, eta sorbaldatik beherako azalaren sentsibilitatea galarazi.[2]

Plexu brakialaren goiko enborraren lesioa (Erb-Duchenne motakoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko enborraren lesioak, C5-C6 sustraiei eragiten dienak, deltoide, goi eta beheko espinotsu, aurreko brakial, bizeps, korakobrakial, eta supinatzaile luzearen paralisia eragiten du. Hau da, besoaren abdukzioa eta kanporazko biraketa, ukondoaren flexioa, eta besaurrearen supinazioa burutzea ezinezkotuko du[3]. Hau horrela izanik, pazientearen gorputz-jarrera ondorengoa izango da: besoa adukzioan eta barrurantz biratuta, besaurrea hedatuta eta pronazioan, eta esku ahurra atzealdera begira. Sentikortasuna inhibituta egongo da besoaren lateral aldeko aurpegian, besaurrean, atzamar lodian eta bigarren atzamarrean. Honetaz gain, arreflexia bizipitala eta estiloradiala agertuko dira[4].

Plexu brakialaren erdiko enborraren lesioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C7aren sustraiaren aurreko adar edo erdiko enborraren lesioak eragindakoa da. Hagitz arraroa da lesio mota hau, erdiko enborra kaltetuta agertzen denean goiko edo behekoa ere berdin egoten baitira. Eremu hau baino ez denean kaltetzen, ebaki sakonak izaten dira lesio-eragileak[3]. Besaurre, karpo eta atzamarren paralisia eragiten ditu[5]. Nerbio erradialeko lesioetan ikusten den antzeko kuadro klinikoa da hau, desberdintasuna bakarra izango delarik: C5-C6-ko inerbazioa jasotzen duen gihar supinatzaile luzean ez da arazorik agertuko lehenengoan, bigarrenean aldiz bai. Besaurreko eta eskuaren atzealdeko eremu erradialaren azaleko sentikortasun galera ere agertuko dira, eta trizipitalaren gihar-erreflexua abolituta egongo da[2].

Plexu brakialaren beheko enborraren lesioak (Dejerine-Klumpke motakoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plexuaren behealdeko paralisia goialdekoarena baino ezohikoagoa da, baina erdialdekoa baino sarriago ikusten da. C8-T1 sustraien kalteak aurreko gihar kubital, atzamarren tolestatzaile, eta eskuaren berariazko muskuluen (tenar, hipotenar eta hezur-arteko) paralisia agertzen dira. Honen ondorioz, ezinezkoa izango da eskuaren mugimendua. Honekin batera, atzamarren toleste-erreflexua abolituta egongo da. Giharren mugimendu ezak luzera eskua zurrunduta eta erpe forman (zerbait obatzen egongo balitzateke lez) geratzea eragingo du. Aurrekoaz gain, anestesia agertuko da esku ahur eta besaurrean[2].

Alboko sokako lesioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plexu brakialaren lesioa soka lateralaren mailakoa baldin bada, paralisia jasango duten muskuluak nerbio muskulukutaneoak inerbatutakoak (bizeps, brakial eta korakobrakiala) eta erdialdeko nerbioaren adar erradialak inerbatutakoak izango dira (muskulu pronatzaileak, eta karpo eta lehen eta bigarren atzamarren azaleko eta sakoneko tolestatzaileak). Sentikortasunaren gabezia besaurrearen lateral aldean emango da, nerbio muskulukutaneoak inerbatutako eremuan[2].

Soka medialaren lesioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesioa erdiko sokaren mailan izaten bada, nerbio kubitalaren inerbazioa jasotzen duen eremuaren paralisia gertatuko da: karpoaren tolestatzaile kubital, hiru eta laugarren atzamarren tolestatzaile sakon, eta eskuaren berariazko muskulaturan eta baita nerbio medianoaren adar medialaren inerbazioa jasotzen dutenetan: atzamar lodiaren abduktore labur, lehen atzamarraren azaleko tolestatzaile, eta lehen bi lunbrikaletan[6]. Atzamarren toleste-erreflexua abolituta egongo da[5], eta eskuaren barneko ertzean eta besaurrean anestesia agertuko da[7].

Atzeko sokaren lesioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesioa atzeko sokaren mailan gertatzen bada, nerbio subeskapularrak inerbatutako muskuluen paralisia emango da, honek besoaren barruranzko biraketa ezinezkotuko duelarik. Era berean, nerbio torakodortsalak inerbatutako dortsal zabalaren paresia (paralisi partzial edo arina) agertuko da eta ezingo da adukzioa eta besoaren barruranzko biraketa burutu. Bestetik, besapeko nerbioak inerbatutako besoaren abduktoreak ere paresia izango du. Honekin batera, besaurrearen alde lateralaren sentikortasuna galduta egongo da.



Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Disekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Lehenengo azala eta gantza ekentzen dugu (azalaren azpian dagoena)

- Ondoren, besape mailan irekitzen dugu eta han besapeko arteriaren ondoan "pakete baskulonerbiosoan" aurkituko dugu plexu brakiala.

- Azkenik, horri jarraituz bere bukaerazko nerbioak urki ditzazkegu.

Brachial plexus 4.jpg


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1991]
  2. a b c d Mumenthaler, M. (1990) «Clinical Aspects of Entrapment Neuropathies of Peripheral Nerves» Peripheral Nerve Lesions (Springer Berlin Heidelberg): 258–269 ISBN 9783642756139 . Noiz kontsultatua: 2019-03-13.
  3. a b González Gutiérrez-Solana, Luis (2006) «Avances en el tratamiento de las enfermedades lisosomales en la infancia» Revista de Neurología (S01): S137 doi:10.33588/rn.43s01.2006385 ISSN 0210-0010 . Noiz kontsultatua: 2019-03-13.
  4. Guberman, Alan (2002-05) «Localization in Clinical Neurology, Fourth Edition. 2001. By P. W. Brazis, J.C. Masdeu, J. Biller. Published by Lippincott Williams & Wilkins. 608 pages. C$212.70 approx.» Canadian Journal of Neurological Sciences / Journal Canadien des Sciences Neurologiques (2): 200–200 doi:10.1017/s0317167100121146 ISSN 0317-1671 . Noiz kontsultatua: 2019-03-13.
  5. a b Moghekar, Ajit R; Moghekar, Abhay R; Karli, Necdet; Chaudhry, Vinay (2007-09) «Brachial Plexopathies: Etiology, Frequency, and Electrodiagnostic Localization» Journal of Clinical Neuromuscular Disease (1): 243–247 doi:10.1097/cnd.0b013e3181450f7a ISSN 1522-0443 . Noiz kontsultatua: 2019-03-13.
  6. Patten, John Philip (1996) «Diagnosis of Cervical Root and Peripheral Nerve Lesions Affecting the Arm» Neurological Differential Diagnosis (Springer Berlin Heidelberg): 282–298 ISBN 9783642638138 . Noiz kontsultatua: 2019-03-13.
  7. Wynn Parry, C B (1980-07-12) «Brachial plexus injuries in motorcyclists.» BMJ (6233): 149–149 doi:10.1136/bmj.281.6233.149 ISSN 0959-8138 . Noiz kontsultatua: 2019-03-13.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plexu brakial Aldatu lotura Wikidatan