Ploërmelgo Kristau Heziketaren Anaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ploërmelgo Kristau Heziketaren Anaiak
Datuak
Motaerakundea
Historia
Sorrera1819
Sortzailea
webgune ofiziala

Ploërmelgo Kristau Heziketaren Anaiak (frantsesez: Frères de l’instruction chrétienne de Ploërmel; latinez: Institutum Fratrum instructionis christianae de Ploërmel), Menesiarrak izenez ere ezagunak, 1819an Jean-Marie de Lamennaisek (1780-1860) eta Gabriel Deshayes (1767-1841) Aurayko apaizak irakasle katolikoak prestatzeko eta eskolak irekitzeko sortu zuten irakaskuntzari eskainitako kongregazio erlijioso laikoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kongregazioa Ploërmelen sortu zuten, Morbihanen. Frantziako Gobernuak 1822an onartu eta 1903an desegin zuen. Desagerpena Eliza eta Estatua banatzeko 1905eko Frantziako Legearen aitzindari izan zen lege-xedapen baten ondorioa izan zen, irakaskuntzako kongregazio guztiak bezala. Hala ere, gaur egun 25 herrialdetan dago eta 1.020 kide inguru ditu, Frantzian 320 barne. Euskal Herrian, ikastetxeak ditu Portugaleten- Santa Maria ikastetxea-, Bilbon- Berrio-Otxoa ikastetxea-, Bermeon - Jose Done ikastetxea- eta Langraiz Okan.

2022an Jose Done ikastetxeko zenbait ikasle ohiek 1976tik 1981era sexu abusuak pairatu zituztela salatu zuten.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Idazle asko, Chronique des frères de l'instruction chrétienne de Ploërmel. 1837-1937. Centième année de l'activité missionnaire de l'institut. Imprimerie Moderne, 1938.
  • H.-Charles Rulon et Philippe Friot. Un siècle de pédagogie dans les écoles primaires (1820-1940). Histoire des méthodes et des manuels scolaires utilisés dans l'institut des frères de l'instruction chrétienne de Ploërmel, Paris, J.Vrin, 1962.
  • Frère Paul Cueff, Deux Congrégations Mennaisiennes - Les frères de l'instruction chrétienne de Ploërmel - Les filles De la Providence de Saint-Brieuc, Édition Paoline, 1980.
  • Chanoine Le Douarec, Un héros Jean-Baptiste Legeay frère Clair-Marie de l'instruction chrétienne de Ploërmel 1897-1943, décapité à la hache à Cologne , La Prairie Québec Imprimerie du Sacré-Cœur 1946.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.