Ploërmelgo Kristau Heziketaren Anaiak
Ploërmelgo Kristau Heziketaren Anaiak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Historia | |
Sorrera | 1819 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Ploërmelgo Kristau Heziketaren Anaiak (frantsesez: Frères de l’instruction chrétienne de Ploërmel; latinez: Institutum Fratrum instructionis christianae de Ploërmel), Menesiarrak izenez ere ezagunak, 1819an Jean-Marie de Lamennaisek (1780-1860) eta Gabriel Deshayes (1767-1841) Aurayko apaizak irakasle katolikoak prestatzeko eta eskolak irekitzeko sortu zuten irakaskuntzari eskainitako kongregazio erlijioso laikoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kongregazioa Ploërmelen sortu zuten, Morbihanen. Frantziako Gobernuak 1822an onartu eta 1903an desegin zuen. Desagerpena Eliza eta Estatua banatzeko 1905eko Frantziako Legearen aitzindari izan zen lege-xedapen baten ondorioa izan zen, irakaskuntzako kongregazio guztiak bezala. Hala ere, gaur egun 25 herrialdetan dago eta 1.020 kide inguru ditu, Frantzian 320 barne. Euskal Herrian, ikastetxeak ditu Portugaleten- Santa Maria ikastetxea-, Bilbon- Berrio-Otxoa ikastetxea-, Bermeon - Jose Done ikastetxea- eta Langraiz Okan.
2022an Jose Done ikastetxeko zenbait ikasle ohiek 1976tik 1981era sexu abusuak pairatu zituztela salatu zuten.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Idazle asko, Chronique des frères de l'instruction chrétienne de Ploërmel. 1837-1937. Centième année de l'activité missionnaire de l'institut. Imprimerie Moderne, 1938.
- H.-Charles Rulon et Philippe Friot. Un siècle de pédagogie dans les écoles primaires (1820-1940). Histoire des méthodes et des manuels scolaires utilisés dans l'institut des frères de l'instruction chrétienne de Ploërmel, Paris, J.Vrin, 1962.
- Frère Paul Cueff, Deux Congrégations Mennaisiennes - Les frères de l'instruction chrétienne de Ploërmel - Les filles De la Providence de Saint-Brieuc, Édition Paoline, 1980.
- Chanoine Le Douarec, Un héros Jean-Baptiste Legeay frère Clair-Marie de l'instruction chrétienne de Ploërmel 1897-1943, décapité à la hache à Cologne , La Prairie Québec Imprimerie du Sacré-Cœur 1946.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |