Požega
Požega Požega | ||
---|---|---|
lurraldeko administrazio-erakundea | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Probintzia | Požega-Eslavonia eskualdea | |
Izen ofiziala | Požega | |
Jatorrizko izena | Požega | |
Posta kodea | 34000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 45°19′53″N 17°40′28″E / 45.3314°N 17.6744°E | |
![]() | ||
Azalera | 133,92 km² | |
Altuera | 311 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 22.294 (2021eko abuztuaren 31) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Yokneam Illit (en) ![]() | |
Matrikula | PŽ | |
http://www.pozega.hr |
Požega (hungarieraz: Pozsega, alemanez: Poschegg, turkieraz: Pojega) Kroaziako Požega-Eslavonia eskualdeko hiriburua da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Požega izen bereko ibarraren hego-mendebaldean dago. Erromatarrek Vallis Aurea (urrezko ibarra) deitu zuten bere aberastasunagatik.
XII mendeko Bela III.a Hungariakoaren Gesta Hungarorum idatzian aurkitzen da lehenengo aldiz, non esaten den errege hungariarrak Koraziako hiru gotorleku konkistatu zituela, Zagreb, Vukovar eta Požega. Gotorlekua XI mendekoa izan bide zen baina gaur egun aztarnak baino ez dira gelditzen.
XV mendean harresiak inguratu zuen herria. 1537an Turkiarren setioa gainditu zuen arren azkenean otomandarren eskuetan erori zen. 1688ko martxoaren 12an hiritarrak matxinatu eta otomandarrengandik askatu eta Habsburgotarren esku utzi zuten beren hiria. 1765ean Habsburgeko Maria Teresak Santa Teresa de Avila katedrala eraikitzeko laguntza eman zuen.
1847an Požega izan zen kroazierari ofizialtasuna eman zion Kroaziako lehen herria.