Post scriptum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Post scriptum latinezko esapide bat da, "Idatzitakoaren ondoren" esan nahi duena. P.S. siglekin laburtu ohi da.

Eskutitzetan, gutunetan, erabiltzen da, eta hortik batzuetan inportatu egin da posta elektroniko mezuetara, azken hauetan nolabaiteko karga ironikoa hartzen badu ere.

Jendeak eskutitz bat idazteko denbora luzea hartzen zuen garaietan, idazlumak tintan bustitzen ziren garaietan, batzuetan idazleak, gutuna amaitu eta gero, zerbait gehitzeko beharra sentitzen zuen. Orduan, oso ohiko bihurtu zen latinezko esapide hau erabiltzea eta P.S. siglen atzean gutunari testu labur bat gehitzea. Azken testu hauei ere post scriptumak deitzen zitzaien.

Kasu askotan postdatarekin trukatu daiteke (P.D., posdata, 'Dataren ondoren'), baina honek eskutitz baten amaieran erantsitakoentzat erreserbatzen da, tradizionalki, data eta tokia, non idatzia eta noiz, edukiaren amaieran idazten baitzen.

Hainbat arrazoi zeuden gehikuntza bat zuzenketa bat baino nahiago izateko. Idazlanak eskuz edo idazmakinaz egiten ziren bitartean, ekonomia arrazoi nahiko egon zitekeen kasu askotan, denbora asko aurreztu zitekeen sistema honekin. Idazki elektronikoen aroan, ordea, testuaren gorputza aldatzea hain erraza denean, molde klasiko hau mantentzeko dagoen arrazoi nagusia bere jatorrizko forma gordetzea da, eta kultismotzat jo daiteke. Horrela, elkarrizketa klasikoaren arauak mantenduz, datu edo argudioren bat gehitu daiteke. Formula hori justifikatzen da, halaber, egileak mezuaren gai nagusiarekin zuzenean lotuta ez dagoen informazioren bat sartu nahi duenean. Digresio bat egiteko edo. Gai nagusitik aldentzeko edo gutunaren tonua aldatzeko. (Esate baterako, gutun formal batean P.S. batean testu ludikoago bat gehitu daiteke).