Potasas de Navarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Potasas de Navarra
Datuak
Motaenpresa
Jarduera sektoreaMeatzaritza
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Enplegatuak2.021 (1985)
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
JabeaIndustri Institutu Nazionala
Historia
Sorrera1957ko maiatzaren 29a
Desagerpena1985eko abenduaren 28a

Potasas de Navarra, baita ere PDN, (euskaraz: «Nafarroako Potasak»), frankismo garaiko INIk 1957ko maiatzaren 29ko dekretuaren bidez sortu zuen Nafarroako enpresa handia izan zen. Inguruko herrietan eragin handia izan zuen eta bertako langileria Nafarroako eta Euskal Herriko langile mugimenduarentzat benetako erreferentea izan zen. 1985ean itxi egin zen. Enpresaren helbidea Beriainen, Nafarroa Garaian zegoen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957ko maiatzaren 29ko dekretuaren bidez sortu zuten. 1970eko hamarkadan sindikalismo indartsua zuen lantegiak eta bertan aurrera eraman ziren grebak ospetsuak izan ziren. Potasasen langileek borroka bide berriak sortu zituzten, ezagunena mehategietan ixtearena. Protesta mugimendu ezagunena 1975eko urtarrilaren 17an izan zen: urtarrilaren 7tik 47 langile entzerratuta zeudenean, Zizurretik 5.000 pertsonen manifestazioa mehategiraino hurbiltzen saiatu zen. Goardia Zibilen errepresioa horren aurrean oso gogorra izan zen. Estatuan lehen aldiz piloten jaurtigailuak erabili ziren eta errepresiorako zuten material guztia agortu zuten. Errepresio bortitzak mobilizazio handiak eta Nafarroako gizartearen erantzun kritiko zabala ezagutu zituen; horrela, Nafarroa osoan greba orokorraren bi egun antolatu ziren. Azkenean, urtarrilaren 21ean, langileak mehategitik atera ziren. Zalantzarik gabe hau Nafarroan izandako greba handiena izan zen.[1]

Lantegi hau itxi ondoren, urte berean, abenduaren 28an, INIk eta Nafarroako Gobernuak «Potasas de Subiza» sortu zuten. Lantegi berriak 1990ean 533 langile zituen eta ongarriak ekoizten zituen. Azkenik, 1990eko hamarkadan, betiko itxi zuten XX. mendean Nafarroako enpresarik handiena izandakoa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potasa hobi handi bat ustiatu zuen. Oso lantegi mekanizatua zen. Bost izan ziren ireki ziren putzuak: Undiano I eta II, Beriain, Gendulain eta Espartza. Itxi egin zen urtean, 1985ean, 2.021 langile zituen. Hobitik ateratzen zen minerala bertan tratatu egiten zen, ondoren bidaltzeko Pasaiako portura non lantegiak kaiak eta biltegia zituen. Handik munduko toki askotara bidaltzen ziren produktuak: Estatu Batuetara, Ipar Europara, Marokora, Aljeriara...

Getzaurre auzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getzaurre Beriain udalerriko auzoa da. Gaztelaniaz Poblado de Potasas izenarekin jaio zen Beriain herri zaharretik aldenduta eta N-121 errepidearen ertzean Getzaurre izeneko parajean[2]. Auzo hau XX. mendearen erdialdean sortu zuen "Potasas de Navarra" enpresak, langileak lantegitik hurbilago egoteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://elpais.com/diario/1980/11/30/economia/344386812_850215.html
  2. Iturria: Mikel Belasko, Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra, Pamiela, Iruñea, 1999; 362.or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]