Potemkin korazatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Potemkin korazatua
200px
Datuak
Jatorrizko izenburua Броненосец Потемкин
Izenburua euskaraz Potemkin korazatua
Urtea 1925
Generoa Drama soziala
Herrialdea  Sobietar Batasuna
Iraupena 75 min.
Aurrekontua  ? руб
Zuzendaria
Sergei Eisenstein
Ekoizleak
Jacob Bliokh
Gidoilariak
Nina Agadzhanova
Sergei Eisenstein
Aktoreak
Aleksandr Antonov
Vladimir Barskij
Grigori Aleksandrov
Ivan Bobrov
Mikhail Gomorov
Aleksandr Levshin
Beatrice Vitoldi
Julia Eisenstein
Musikagileak
Edmund Meisel
Nikolai Krinkov
Argazkilariak
Eduard Tisse
Jatorrizko hizkuntza
Mutua
Potemkin korazatua

Potemkin korazatua (errusieraz, Броненосец Потëмкин, Bronenosets Potyomkin), Sergei Eisenstein zinemalari errusiarrak zuzendutako filma da, 1925ean Moscofilmek ekoiztua. 1905ean Potemkin ontziko eskifaiak euren nagusiei aurre egin zienekoa du gaitzat. Zinemaren historiako film onenetakotzat jotzen da. Propaganda filmtzat hartu bada ere, Eisensteinek muntaiaren gaineko bere ekarpen eta teoriak azaldu nahi izan zituen.

Bost atalek osatzen dute filma:

  • "Gizonak eta harrak" (Люди и черви) delakoan marinelak kexu dira, ontziko jatekoa ustel baitago.
  • "Drama portuan" (Драма на тендре) izenekoan eskifaia matxinatu egin da eta haien buruzagiak bizitza galdu du.
  • "Hildakoak justizia aldarri du" (Мёртвый взывает) atalean, Odesako herritarrek bat egiten dute matxinatuekin.
  • "Odesako eskailerak" du izena laugarrenak (Одесская лестница), eta leku hartan tsarraren soldaduek odesarrak jazarri dituzte.
  • "Eskuadroiarekin hitzordua" da azkena (Встреча с эскадрой).
Tsarraren soldaduak eskaileretan behera doaz.
Umea eskaileretan behera.

Bere lehen lanean erakutsitako maila ikusita (Greba, 1924), Eisensteinek aukera izan zuen 1905eko iraultza ospatzeko asmoz egin zuen filma zuzentzeko. Iraultza horrek bi gertakizun nagusi ditu garaikide: batetik, Errusiak Japoniaren aurka galdutako gerra eta, bestetik, tsarraren indarrek San Petersburgoko langileen aurka eragindako triskantza. Jazarpen horrek greba orokorra abiarazi zuen Errusiako hainbat lekutan. Gobernuak gertaera horiek ospatzeko filma egiteko asmoa zela-eta, gidoilaria paratu zuen lanean eta hura 1905eko kalamitate horiek gidoi batean harilkatzen saiatu zen. Eisensteinek, hainbeste gertakariren artean galduta eta nahasi, irtenbidea Odesako portura eraman zuen, eta bost ataletan banatu zuen bi ardatz ondo berezien arteko dialektika: onen eta gaiztoen arteko liskarra.

Odesako eskailerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeko laugarren atalean, Odesako eskaileretan jazotakoa da oinarri, gerora filmaren beraren sinbolo bilakatu dena. Eszena horretan, tsarraren kosakoak amaierabako eskaileretan behera doaz, hiltzeko makinak bailiran, halakoa baita daramaten itxura eta darabilten ibilera izutzekoa. Sekuentziaren bukaeran, soldaduek ama eta umeari egiten diete tiro. Ama lurrera hilik erortzean, nahigabean haur-kotxea bultzatu du: umea barnean dela, badoa ibilgailua amilka, jende jazarri beldurtuaren ondoan.

Eisensteinek alegia sortu zuen. Odesako eskaileretakoa ez zen benetan horrela gertatu. Zuzendariaren asmazioa izan zen, nahiz eta egia izan Odesako herritarrak kexu azaldu Potemkin itsasontzia hirian egon izanaz. Dena den, maisuki kontatu zuen Eisensteinek azaldu nahi zuena (ondo egindako propagandari ordain handia zor), jende askok egiazko eta gertatukotzat jotzen baitu filmean agertutakoa.

Eszena hori Eisensteinen muntaiaren teorien isla da. Osterako eraginak asko eta ezagunak izan dira: Leni Riefenstahl (Triumph of the Will), Francis Ford Coppola (The Godfather), Brian De Palma (The Untouchables), Woody Allen (Bananas eta Love and Death) edo Terry Gilliam (Brazil).

Zenbaitek dioenez, pertsonak baino Eisensteinen helburua giza taldea erretratatzea izan zen. Hartara pertsonaien ezaugarritzea lausoa da, eta nahikoa da onak eta txarrak zeintzuk diren ondo islatzea: korazatuko kapitaina, usteldutako okela jateko moduan dagoela ziurtatzen duen medikua edota ontziko popea ikuslearen begitan gaizto eta krudel dira; matxinadari ekiten dion marinela, ordea, martiri izatera iritsi da. Ikusleek inongo esfortzu barik hiru etsai horiei gorroto die eta herriak bizi duen egoera tamalgarriaren erantzuleak nortzuk diren erraz asko asmatu behar du; aldi berean euretako bat marinela da, heroia sortua da.

Zine mutuko lau lan sortu zituen eta beraietan antzezle nagusia jendetza da, jende oldea. Ez zien aktore profesionalei aukerarik eman, gutxitan ez bada eta, kasu horietan ere, bigarren maila batean utzita.

Potemkin korazatua filmaren beste afixa bat

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Potemkin korazatua Aldatu lotura Wikidatan