Potiomkin eskailera
Itxura
| Potiomkin eskailera | |
|---|---|
| Потьомкінські сходи | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Oblast | |
| Ukrainako raion | Odesa Raion |
| Hromada | Odesa Urban Hromada |
| Ukrainako hiria | Odesa |
| Koordenatuak | 46°29′19″N 30°44′31″E / 46.488542°N 30.741994°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1825 |
| Inaugurazioa | 1841 |
| Izenaren jatorria | Grigori Potiomkin |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | Francesco Boffo Avraam Melnikov Charles Michel Potier (en) |
| Diseinatzailea | Francesco Boffo eta Avraam Melnikov |
| Estiloa | klasizismoa |
| Ondarea | |
Potiomkin eskailera (ukraineraz: Потьомкінські сходи, translit.: Potiomkinski slhody, errusieraz: Потёмкинская лестница, translit.: Potiomkinskaia lestnitsa) Ukrainako Odesa hirian dagoen eskalinata publiko bat da, Grigori Potiomkinen izena duena. Hiriaren ikurretako bat da[1] eta bere alde zaharra Itsaso Beltzeko portuarekin lotzen du. Bulebarreko eskailera, Primorski eskailera, Eskailera erraldoia edo Richelieu eskailera bezala ere ezaguna da[2].
Eskailera honek nazioarteko ospea lortu zuen 1925ean Sergei Eisenstein zuzendari sobietarraren Potemkin korazatua filmaren ondorioz, bere eszenarik garrantzitsuenetako bat bertan grabatu zelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Herlihy, Patricia.. (1986). Odessa : a history, 1794-1914. Distributed by Harvard University Press for the Harvard Ukrainian Research Institute ISBN 0-916458-08-3. PMC 15649318. (kontsulta data: 2020-03-26).
- ↑ Touring Odessa. Baltija Dryk 2004 ISBN 966-8137-01-9. PMC 74433175. (kontsulta data: 2020-03-26).
