Grigori Potiomkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grigori Potiomkin
Princepotemkin.jpg
Bizitza
JaiotzaChizhevo (en) Itzuli1739ko irailaren 13a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaIași1791ko urriaren 5a (juliotar egutegia) (52 urte)
Hobiratze lekuaSt. Catherine's Cathedral, Kherson (en) Itzuli
Familia
AitaAlexander Potemkin
LeinuaPotemkin (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaImperial Moscow University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, militarra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraZalditeria
Gradualanda-mariskal
list of Russian field marshals (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakRusso-Turkish War of 1768–1774 (en) Itzuli
Q4337462 Itzuli
Battle of Larga (en) Itzuli
Battle of Kagul (en) Itzuli
Russo-Turkish War (1787–1792) (en) Itzuli
Siege of Ochakov (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErrusiar Eliza Ortodoxoa

Find a Grave: 12171814 Edit the value on Wikidata

Grigori Alexandrovitx Potiomkin-Tavritxeski[1] —batzuetan Potemkin transkribatua— (errusieraz: Григо́рий Алекса́ндрович Потёмкин-Таври́ческий, Grigoriy Aleksandrovich Potyomkin-Tavricheskiy; Txiskhovo, Bielorrusia, 1739ko irailaren 24a - Skaliany, Besarabia, 1791ko urriaren 5a) errusiar politikari eta militarra izan zen.

Errusiako Katalina II.a enperadoreak begiko zuen eta haren hurbileko aholkulari izendatu zuen. Eragin handia izan zuen enperadorearengan, eta haren erresuma handitu eta zabaldu zuen. Errusiaren eta Turkiaren arteko lehen gerraren ondoren Errusiak 1774an Itsaso Beltzetik Ukrainaraino beretuak zituen lurraldeetako gobernari izendatu zuten. Kargu horretan antolatzaile bikaina zela frogatu zuen: biztanleak ekarri zituen kanpotik Ukrainako estepara, eta hiriak, gotorlekuak eta portuak sortu zituen; Krimeako khanerria beretu zuen, Sebastopol hiria sortu eta han finkatu zuen Itsaso Beltzeko itsas armada.

Errusiaren eta Turkiaren arteko bigarren gerraren aldian (1787-1791), Bizantziar Inperioa berriro sortzeko eta Katalina II.aren biloba Konstantino inperio hartako buru izendatzeko asmoa izan zuen. Gudarosteko buru izendatu zuten; itsas armada galdu zuen eta nekez beretu zituen Otxakov eta Bendery hiriak. Suvorovek ordezkatu zuen. Bitartean, etsaiak azpilanean ari izan zitzaizkion eta enperadoreak Zoubov izendatu zuen aholkulari. Enperadorearen begikotasuna berreskuratzen saiatu zen Potiomkin, alferrik ordea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grigori Potiomkin Aldatu lotura Wikidatan