Elorri beltz
Elorri beltz | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Amygdaleae |
Generoa | Prunus |
Espeziea | Prunus spinosa |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | basaran eta sloe juice (en) ![]() |
Elorri beltza edo arantzabeltza (Prunus spinosa) mendi aldean hazten den zuhaixka da, estimatua bere fruituak direla eta, basaranak alegia.
20-200 cm garai izan daiteke. 16 mm lore zuria izaten du. Otsail eta maiatzaren artean loratzen da eta Mediterraneo inguruan bizi da (0 - 1600 m).
Landaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elorri beltzaren landaketa 1997an hasi zen, patxaran ekoizteko behar diren basaranak lortzeko asmoz. Egun 150 ha landalur daude Nafarroan[1], gehiengoak Erriberan eta Erdialdean. Landareak, beste fruitu arbola ugari bezala, landatu eta 3 urtera iristen dira heldutasunera, eta 15 urtez irauten du ekoizpen garaiak. 2002an, 250 tona basaran jaso ziren[2].
Patxarana[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Basaranak anis-pattarrean beratzean patxarana lortzen da. Ohiturari jarraiki, basa elorri beltzetatik lortzen dira basaranak; hala ere, 1990eko hamarkadatik elorri beltz landaketak egin dira.
Nafarroan ekoizten da patxaranaren % 95. 2000an, Nafarroako 7,7 milioi litro patxaran saldu ziren[3].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ [ https://web.archive.org/web/20101210053101/http://www.pacharannavarro.org/castellano/menu.html Nafarroako Patxaranaren Kontseilu Arautzailea]
- ↑ [ https://web.archive.org/web/20101210053101/http://www.pacharannavarro.org/castellano/menu.html Idem]
- ↑ Nafarroako Patxaranaren Kontseilu Arautzailea