Patxaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Etxean eginiko patxarana

Patxarana Euskal Herriko edari alkoholdun gozo eta gorriluna da, % 25-30 inguru alkohol bolumena duena. Elorri beltzaren (Prunus spinosa) fruituak (basaranak) anis-pattarrean beratuz egiten da. Batzuetan kafe-ale gutxi batzuk, kanela adartxoren bat edota banilla-lekaren bat gehitzen zaio, zaporea emateko. Bazkal edo afalostean eta oso hotz edaten da, digestioaren lagungarri.[1]

1988an Nafarroako Patxarana Adierazpen Geografiko Babestua sortu zen.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agirien arabera, patxarana Gonofre Nafarroakoa eta Teresa Arellanokoaren arteko ezkontzan zerbitzatu zen 1415ean. Gonofre Karlos III.aren semea zen. Badakigu Blanka erreginak patxarana hartu zuela Santa Maria de la Nieva monasterioan 1441ean, sendabelar gisa.[3]

Hala ere, patxarana batez ere Nafarroa Garaiko etxeetan ekoizten zen edaria izan da, XIX. mendean boladan jarri zen arte. Nahiz eta Euskal Herritik kanpora ez den oso ezaguna, nafar gazte ugarik soldaduska egitean patxaran botila zeramatenez zaletasuna hein batean Espainian hedatu zen.[3]

XX. mende erdialdera hasi zen merkaturatzen, hainbat enpresa ekoizle sortu baitziren. Zaharrena Zoco da, lehen aldiz 1956an merkaturatua eta Ambrosio Velascoren familiak sortua, Viana inguruan patxarana ekoizten ibili den familia 1816tik eta egun Pernod Ricard enpresarena.[4] Beste marka batzuk dira: La Navarra, Etxeko, Kantxa edo Barañano Atxa, besteren artean.

1988an Nafarroako Patxaranaren Kontseilu Arautzailea eratu eta Nafarroako Patxarana Adierazpen Geografiko Babestua sortu zuen, besteak beste ekoizpena, kalitatea eta botilaratzea kontrolatzen dituena.[5] Oraingoz patxarana arautzen duen erakunde bakarra da, eta Nafarroako Patxarana jatorri deitura sormarka ematen duena.[6] 1990eko hamarkadatik aurrera, elorri beltza landatzen hasi zen basaranak lortzeko.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako patxarana
Nafarroako patxarana

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroan ekoizten da patxaranaren % 95. 2000an, Nafarroako 7,7 milioi litro patxaran saldu ziren.[7] Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioaren arabera, 2013. urtean 8 patxaran ekoizle zeuden Nafarroan, 3,3 miloi litro ekoitzi zituztenak. Hauetatik %98 Espainia mailan saldu zen eta %2a Espainiatik kanpo, orotara ia 20 milioi euroko balioa izanik.[8]

Kontseilu Arautzailearen atxikita dauden 8 enpresa hauek sortzen dute “Nafarroako Patxarana”: DZ Licores, Destilerías La Navarra, Licores Baines, Hijos de Pablo Esparza Bodegas Navarras, Pacharán Azanza, Domecq Wines España, Licores Usua eta Destilerías Lafuente.

Nafarroako Sommelier Elkarteak antolatzen duen Nafarroako Kalitatezko Ardo eta Patxaran Txapelketan, urtero Nafarroako patxaran hoberena aukeratzen da. Txapelketa hau da Nafarroa mailan ospe gehien duena.[9][10][11][12]

Azkeneko urteetan, patxaran ekoizle nafarrek ontziratu gabeko, etiketarik gabeko eta alkoholak duen zerga ordaindu gabeko salmenten igoera handia nabaritu dute. Haiek kudeatzen dituzten zifra ez ofizialen arabera, 2016. urtean saldu zen patxaran guztiaren %20a bide honetatik lortutakoa zen, ia 1,5 miloi litro. Etxean patxarana ekoiztea oso errotua dago Nafarroan, eta beraz, nahiko erraza da edari hau bide ez arautuetatik lortzea.[13]

Euskal Autonomi Erkidegoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago kontseilu arautzailerik, baina ekoizleak bai, hala nola Amurrioko Destilería Atxa, zaharrenetakoa.[14]

Etxeko ekoizpenak garrantzi handia dauka EAEn. Honen erakusle da Aretxabaletan 1995. urtetik aurrera ospatzen den Etxeko Patxaran Lehiaketa, non hainbat parte hartzaile izaten diren.[15][16][17]

Aretxabaletan 2013.an egin zen Etxeko patxaran lehiaketako partehartzaile batzuk.
Aretxabaletan 2013.an egin zen Etxeko patxaran lehiaketako partehartzaile batzuk.

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoin ez dago ezta ere kontseilu arautzailerik, baina Ainzongo Licores Marba ekoizlea edo Brotoko Licores Vimesak ekoizten duen Pacharán Ordesano barietatea aurki ditzakegu.[18]

Hemen ere etxeko ekoizpena nahiko zabaldua dago, batez ere Pirinioen zonaldean. Hori dela eta, irailaren amaieran, urtero etxeko patxaran txapelketa bat antolatzen da Brotoko Ganadu Azokaren ekintzen barnean.[19][20]

Gaztela eta Leon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontseilu arautzailerik ez badago ere, azkeneko hamarkadetan patxaran produkzio eta kontsumoa handitu egin da erkidego honetan. Bitxikeri bezala, Sorian zezen peña batek “El Pacharán de las 6” izena dauka, edari honi erreferentzia eginez.[21]

Burgosko probintzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintzia honetako ekoizle nabarmenenak Maestros Artesanos de Licores y Aguardiente, Menesa24 izenarekin patxarana ekoizten duena eta Licores Casajús dira, izen bereko patxarana eta anisa duen pattarra saltzen duena.[22] Etxean patxaran asko ekoizten da Burgosen, eta horren adibide dira ospatzen diren hainbat txapelketa:

Txapelketarik berriena Villariezoko Etxeko Patxaran lehiaketa da, 2015eko abuztuaren amaieran ospatu zelarik lehen aldiz.[23] Dueroko Erriberako zonaldean ere 2014. urtetik antolatzen da etxeko patxaranaren lehiaketa bat, zonaldeko ekimen gastronomiko entzutetsu bilakatu dena.[24]

Eta Las Merindades zonaldean, 2007tik Mermelada, gozo, ezti eta etxeko likoreen txapelketa ospatzen da Mena Haraneko Udazkeneko Jardunaldi Gastronomikoen barnean. Likoreen kategorian patxaran bat egon ohi da beti irabazleen artean.[25][26][27]

Palentziako probintzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zonalde honetan Gonqui: Aguardientes y licores artesanos ekoizlea aurki dezakegu, Gaztelako patxarana bezala saltzen duena.[28]

Zamorako probintzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camarzana de Tera herrian Orujos Panizo S.L. destilategia aurkitzen da, beste edarien artean izen berdineko patxaran ekoizten duena.[29] Gainera, enpresa honek urtero Orujo koktelen Txapelketa Nazionala antolatzen du,[30][31] eta bertan patxarana erabili ohi da koktelak egiteko.[32]

Errioxa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Licorera Albeldense enpresak patxarana ekoizten du Albelda de Iregua herrian, La Camerana eta Aizu izenekin. Era berean, Quel herriko Destilerías Picuezo enpresan ere patxarana ekoizten da, baita etxean patxarana egiteko behar den anisa ere.

Andaluzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andaluzian ere hainbat enpresetan ekoizten da patxarana, haien artean Los Alcores de Carmona[33] eta Pernod Ricard enpresek. Azken honek Ruavieja markarekin merkaturatzen du.[34]

Galizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galizian Maitines; Licores y aguardientes enpresak patxarana ekoizten du, beste edarien artean.

Espainiako beste zonaldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako beste zonaldeetan, patxarana ez da oso ezaguna. Hala ere, azkenaldian hainbat destilategi likore hau ekoizten asi dira. Cosladan, Madrilen, irailaren 5ean patxaranari eskainitako festa bat antolatzen da.

Azkainen Oldarki izeneko garagardoa ekoizten da, % 6 patxaran duena.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaranak adarrean (Elorri beltza).

Patxarana prestatzeko 250 gramo basaran behar da pattar litroko eta beratzen utzi 7 edo 8 hilabetez leku fresko eta ilunean. Denbora igarota, iragazi egin behar da, ziroparekin nahastu (ura eta azukrea batera irakinda) eta botilaratu.

Beratzean erramu hosto bat edo kafe-aleak[35] ere gehitu daitezke, ikutu berezia emateko. Gutxi batzuetan beste osagai ugari ere gehitu dakioke, hala nola, kamamila loreak, mitxoletak edo kanela zotza.

Dastaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beirazko baso edo kopa freskoan edatea aholkatzen da, 6 eta 8 °C artean. Edaria hozteko, botila hozkailuan sar daiteke edo izotz harriak gehitu. Hala ere, ez zaio izotz gehiegi gehitu behar, urtean zaporea indargetu eta aldatzen baitu.

Patxarana ez da hobetzen denbora igaro ahala, eta ekoizpenetik 2 edo 3 urte pasa baino lehen edatea aholkatzen da. Zapore gozoak berriz hartzeko aukera ematen du, baina gehiegizko kontsumoak urdaileko arazoak eragin ditzake. Gainera, pattar gozo gehienek bezala, biharamun edo bestondo txarra eragiten du.

Koktelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta tradizionalki bakarrik edan izan den likore bat izan, azken aldian beste edariekin, batez ere karbonatatuekin, nahasten hasi da. Gaur egun, infusioak egiteko eta, batez ere, koktelgintzan asko erabiltzen ari da.[36][37][38][39]

Patxaranarekin egindako koktel nagusiak:[40]

Basaran likorearekin polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxarana ezaugarri propioak dituen edari alkoholduna da,[41] indarrean dagoen legedian jasotzen den bezala.[42][43]

2014. urtean polemika sortu zen “Basaran likorea”ren inguruan. Edari berdinaren izen desberdina dirudien arren, ez da hala.[44][45]​ Dauden ezberdintasunen artean, erabilitako fruitu kantitatea, alkoholaren gradazioa edota ordaintzen den zerga kantitatea daude.[46][47] Abokatu talde batek egindako txostenak zabalkunde handia jaso zuen eta gaia Nafarroako Parlamentura iritsi zen.[48]

Antzeko likoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalunian ratafia izeneko edari alkoholduna egiten da, fruitu ezberdinak pattarrean beratuz. Ohikoena intxaur berdeak erabiltzea bada ere, batzuetan basaranak erabiltzen dituzte.[49][50]

Alemanian eta alemaneraraz hitzegiten den beste herrialdeetan, Schlehenlikör deitzen zaie basarana beratuz egiten diren likoreei, edari nagusi gisa vodka, ginebra edo rona erabil daitezkeelarik, batzuetan espezia eta azukrearekin nahastuta.[51] Marka ezagun bat Jägermeister da, ron zuria eta basaranekin egiten dena.[52]

Erresuma Batuan, basaranekin aromatizatuko sagardoa egiten dute. Slider izena ematen diote eta Devonshireko produktu tipikoa da.[53] Erabiltzen diren basaranak, aurretik Sloe Gin edo basaran ginebra egiteko erabilitakoak izaten dira.[54]

Italian Bargnolino izeneko likorea egiten da. Bertan ere fruituak alkoholean beratzen dira espezia eta azukrearekin, baina gradazioa handiagoa da, %40-45 ingurukoa.[55]

Japonian umeshu izeneko antzeko edari bat badago, Japoniako abrikotondoak (ume) eta azukrea shōchū izeneko likore batean beratuz egina. Shōchū, arroz ardoa destilatuz lortzen den edari alkoholduna da.[56]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan ohi denez, patxarana ekoiztu ondoren basaran beratuak jateak eromena sortzen du, edo patxaranarekiko betiko higuina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Pacharán (más de cien años) | Mala Hierba Nunca, 2015-07-13, http://web.archive.org/web/20150713041714/http://www.malahierbanunca.org/pacharan-mas-de-cien-anos/. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  2. (Gaztelaniaz)  País, Ediciones El (2002-01-26), «Reportaje | El éxito del pacharán 'domesticado'», El País, ISSN 1134-6582, https://elpais.com/diario/2002/01/26/paisvasco/1012077628_850215.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  3. a b (Gaztelaniaz)  «Pacharán, la bebida digestiva que «sanó» a una Reina navarra», abc, http://www.abc.es/estilo/gastronomia/20141022/abci-pacharan-bebida-casera-201410210018.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  4. (Gaztelaniaz)  «La historia del pacharán navarro | The Gourmet Journal: Periódico de Gastronomía», thegourmetjournal.com, https://thegourmetjournal.com/enoteca/la-historia-del-pacharan-navarro/. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  5.   «Pacharan Navarro», www.pacharannavarro.org, http://www.pacharannavarro.org/control-de-calidad.php. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  6. (Gaztelaniaz)  «Pacharán Navarro», www.reynogourmet.com, http://www.reynogourmet.com/index.php/es/denominaciones/indicaciones-geograficas-protegidas/pacharan-navarro. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  7. Nafarroako Patxaranaren Kontseilu Arautzailea
  8. (Gaztelaniaz)  (PDF) Datos de bebidas espirituosas con Indicación Geográfica: Año 2013, http://www.magrama.gob.es/es/alimentacion/temas/calidad-agroalimentaria/BEBIDAS_ESPIRITUOSAS__2013_tcm7-342482.pdf. Noiz kontsultatua: 2018-04-11 .
  9.   Los Sumilleres premian los vinos de Navarra - Noticias - Sala de prensa - Consejo Regulador de la Denominación de Origen Navarra, 2016-03-07, http://web.archive.org/web/20160307091134/http://www.navarrawine.com/actualidad/actualidad+noticias_los-sumilleres-premian-los-vinos-de-navarra.aspx. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  10. (Gaztelaniaz)  Webmaster, «MEJOR PACHARAN NAVARRO 2002», www.anislascadenas.es, http://www.anislascadenas.es/web/index.php/es/inicio/24-carrusel/179-mejor-pacharan-navarro-2002. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  11. (Gaztelaniaz)  DN.ES, «Los Sumilleres premian los vinos de Navarra», diariodenavarra.es, http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/los_sumilleres_premian_los_vinos_navarra.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  12.   Concurso de Vino y Pacharán de Calidad de Navarra, 2015-09-24, http://web.archive.org/web/20150924090634/http://www.reynogourmet.com/index.php/es/noticias/item/europa-firma-los-productos-de-su-tierra-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy-copy. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  13. (Gaztelaniaz)  «Documento: informe sin censura sobre el fraude del pacharán», Navarra Confidencial, https://www.navarraconfidencial.com/2014/01/29/documento-informe-integro-sobre-el-fraude-del-pacharan/. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  14. (Gaztelaniaz) «Licores vascos»
  15.   Wayback Machine, 2--, https://web.archive.org/web/2/http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/10/19/vecinos/debagoiena/gastronomia-y-folclore-se-daran-la-mano-manana-en-aretxabaleta. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  16.   «La XI Feria gastronómico-folclórica reunirá a centenares de personas. diariovasco.com», www.diariovasco.com, http://www.diariovasco.com/20071021/alto-deba/feria-gastronomico-folclorica-reunira-20071021.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  17.   «Aretxabaletako Gastronomia eta Folklore jaialdia», https://goiena.eus, https://goiena.eus/aretxabaleta/1386611355186-aretxabaletako-gastronomia-eta-folklore-jaialdia. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  18.   Autenticidad sobrarbense con las endrinas del Pacharán Ordesano, http://www.diariodelaltoaragon.es/NoticiasDetalle.aspx?Id=705362. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  19. (Gaztelaniaz)  Digital, Sobrarbe (2014-09-24), «Se celebra en Broto la Feria Ganadera este jueves 25 de septiembre - Sobrarbe Digital», Sobrarbe Digital, http://sobrarbedigital.com/noticias/economia/broto/se-celebra-en-broto-la-feria-ganadera-este-jueves-25-de-septiembre. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  20. (Gaztelaniaz)  «Feria ganadera de Broto», Sobrarbenses, 2012-09-24, http://sobrarbenses.es/feria-ganadera-de-broto/. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  21. (Gaztelaniaz)  Castilla, El Norte de, «La Peña Taurina El Pacharán de las 6 concede el premio Promesa Sanjaunera al novillero Pablo Aguado», elnortedecastilla.es, http://www.elnortedecastilla.es/20130703/local/pena-taurina-pacharan-concede-201307031145.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  22. (Gaztelaniaz)  (PDF) Catalogo Casajús, http://www.licorescasajus.com/pdf/catalogo_corporativo_casajus.pdf. Noiz kontsultatua: 2018-04-11 .
  23. (Gaztelaniaz)  Burgos, Diario de, «El tema del agua no avanza», Diario de Burgos, http://www.diariodeburgos.es/noticia/Z3939F45D-E6D8-9E04-A3FAE53D4147FA45/20150822/tema/agua/no/avanza. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  24. (Gaztelaniaz)  DigitaldeMedios.com, «ArandaHOY.com, La Revista Cultural de Aranda de Duero y la Ribera del Duero», www.arandahoy.com, http://www.arandahoy.com/0831/rotundo-exito-de-la-ii-edicion-del-certamen-de-pacharan-casero-de-la-ribera-del-duero/. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  25. (Gaztelaniaz)  Burgos, Diario de, «El III Concurso de miel, licores, jaleas y mermeladas reunió más de 60 muestras», Diario de Burgos, http://www.diariodeburgos.es/noticia.cfm/Merindades/20091103/iii/concurso/miel/licores/jaleas/mermeladas/reunio/mas/60/muestras/B729716A-1A64-968D-59BF5B833866B1D9. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  26. (Gaztelaniaz)  Burgos, El Correo de, «61 productos y 19 elaboradores, en el concurso gastronómico menés», El Correo de Burgos, http://www.elcorreodeburgos.com/noticias/provincia/61-productos-19-elaboradores-concurso-gastronomico-menes_32702.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  27.   «El Valle de Mena celebró su concurso de Miel, Dulces y Licores Caseros», Merindades Hoy, http://www.merindadeshoy.com/2014/11/el-valle-de-mena-celebro-su-concurso-de.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  28.   «GONQUI - Aguardientes de Lantadilla», www.gonqui.com, http://www.gonqui.com/. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  29.   «Pacharan | Destilerias Panizo», www.destileriaspanizo.com, http://www.destileriaspanizo.com/es/productos/pacharan-panizo-4/pacharan-panizo-22. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  30.   «Bases del 9º Concurso Nacional de Cócteles Panizo», www.destileriaspanizo.com, http://www.destileriaspanizo.com/es/concurso/bases_concurso. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  31.   Gourmet, Grupo, «VI Concurso Nacional de Cócteles de Orujo Panizo - XXIX Salón de Gourmets - 2015», www.gourmets.net, https://www.gourmets.net/salon/2015/calendario_actividad?actividad_id=1268. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  32.   «Orujos Panizo», www.facebook.com, https://www.facebook.com/orujospanizo/posts/1076641505698002. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  33. (Gaztelaniaz)  Sevilla, Diario de, «La destilación del éxito», Diario de Sevilla, http://www.diariodesevilla.es/article/aquilaprovincia/1683307/la/destilacion/exito.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  34. (Ingelesez)  «http://www.pernod-ricard-espana.com/marcas/ruavieja-pacharan», www.pernod-ricard-espana.com, http://www.pernod-ricard-espana.com/marcas/ruavieja-pacharan. Noiz kontsultatua: 2018-04-11  .
  35. «Patxarana», Sukaldean.com.
  36.   «Pacharan Navarro», www.pacharannavarro.org, http://www.pacharannavarro.org/degustacion.php. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  37. (Gaztelaniaz)  «Experimentos a base de Pacharán», abc, http://www.abc.es/viajar/gastronomia/20141201/abci-pacharan-receta-exito-traves-201411281428.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  38. (Gaztelaniaz)  Correo, El, «El patxaran se cuela en la élite de los cócteles», elcorreo.com, http://www.elcorreo.com/vizcaya/ocio/201311/09/sabado-combinados-pacharan.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  39. (Gaztelaniaz)  pamplona, dn.es., «Cócteles con pacharán, pinchos y maridajes, en Madrid Fusión», diariodenavarra.es, http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/pamplona_comarca/pamplona/2015/02/03/cocteles_con_pacharan_pinchos_maridajes_madrid_fusion_193818_1702.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  40. (Gaztelaniaz)  Webmaster, «Cocteles», www.pabloesparza.com, http://www.pabloesparza.com/web/index.php/es/recetas/21-recetas/70-cocteles. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  41.   «Pacharan Navarro», www.pacharannavarro.org, http://www.pacharannavarro.org/noticia.php?id=30. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  42. (Gaztelaniaz)  «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-2014-3251», www.boe.es, https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2014-3251. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  43.   [http://noticias.juridicas.com/base_datos/Privado/545943-regl-2015-210-ue-de-10-feb-modifican-anexos-ii-y-iii-del-regl-ce-no.html «Reglamento (UE) 2015/210 de la Comisi�n, de 10 de febrero de 2015, por el que se modifican los anexos II y III del Reglamento (CE) n� 110/2008 del Parlamento Europeo y del Consejo, relativo a la definici�n, designaci�n, presentaci�n, etiquetado y protecci�n de las indicaciones geogr�ficas de bebidas espirituosas»], Noticias Jurídicas, http://noticias.juridicas.com/base_datos/Privado/545943-regl-2015-210-ue-de-10-feb-modifican-anexos-ii-y-iii-del-regl-ce-no.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  44. (Gaztelaniaz)  «La mitad del pacharán es falso», ELMUNDO, http://www.elmundo.es/pais-vasco/2014/01/27/52e68fccca474129538b4579.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  45. (Gaztelaniaz)  PAMPLONA, EFE., «La mitad del pacharán que se sirve es "falso", según un informe», diariodenavarra.es, http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/2014/01/27/la_mitad_del_pacharan_que_sirve_quot_falso_quot_segun_informe_145252_2061.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  46.   «El blog del Pacharán: ¿Qué es el licor de endrinas? ¿Qué lo diferencia del pacharán?», El blog del Pacharán, http://elblogdelpacharan.blogspot.com.es/2014/01/que-es-el-licor-de-endrinas-que-lo.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  47. (Gaztelaniaz)  Vasca, EiTB Radio Televisión Pública, «La mitad del pacharán que se sirve en Pamplona es 'falso'», www.eitb.eus, http://www.eitb.eus/es/videos/detalle/1945038/video-fraude-venta-pacharan-pamplona/. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  48. (Gaztelaniaz)  (PDF) Diario de sesiones del Parlamento de Navarra, VIII legisltaura, num. 35, http://www.parlamentodenavarra.es/sites/default/files/diarios-sesiones/diario-sesiones-POL8035.pdf. Noiz kontsultatua: 2018-04-12 .
  49.   «Pacharán, sobremesa de rojizos destellos», Cocina Semana, http://www.cocinasemana.com/vinos-y-licores/articulo/pacharan-sobremesa-rojizos-destellos/20320. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  50. (Katalanez)  «Festa Concurs de la Ratafia - Confraria de la Ratafia | El web de la ratafia, amb tota la informació referent sobre receptes, activitats, festes, concursos, gastronomia, festes,...», confrariaratafia.cat, http://confrariaratafia.cat/. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  51. (Alemanez)  «Schlehenlikör», Chefkoch.de, https://www.chefkoch.de/rezepte/31271008426494/Schlehenlikoer.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  52.   «Age restriction», mast-jaegermeister.de, http://mast-jaegermeister.de/en/products/schlehenfeuer/. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  53. (Ingelesez)  Sloe gin, 2017-12-25, https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Sloe_gin&oldid=817034848. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  54. (Ingelesez)  «Tension brews as Golden Valley gin makers prepare for battle», Hereford Times, http://www.herefordtimes.com/news/local/8781568.Tension_brews_as_Golden_Valley_gin_makers_prepare_for_battle/. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  55.   «La Guida Ufficiale dei Grass - Ricette - Bargnolino», www.igrass.it, http://www.igrass.it/home2/guide/dettaglio-ricetta.asp?id=21. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .
  56.   About Umeshu - Japanese Umeshu, 2009-08-08, https://web.archive.org/web/20090808050236/http://japanese-umeshu.ning.com/page/about-umeshu. Noiz kontsultatua: 2018-04-12  .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patxaran Aldatu lotura Wikidatan