Edukira joan

Pseudovadonia livida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pseudovadonia livida
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
GeneroaPseudovadonia
Espeziea Pseudovadonia livida
Fabricius, 1776

Pseudovadonia livida Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Fabriciusek 1776an deskribatu zuena. Europan eta Ekialde Hurbilean bizi da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].

Azpiespezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei azpiespezie ditu:[3]

  • Pseudovadonia livida bicarinata (Arnold, 1869)
  • Pseudovadonia livida desbrochersi (Pic, 1891)
  • Pseudovadonia livida hatayensis Özdikmen, 2015
  • Pseudovadonia livida livida (Fabricius, 1776)
  • Pseudovadonia livida pecta (J. Daniel & K. Daniel, 1891)
  • Pseudovadonia livida setosa (Danilevsky, 2013)

Tamaina txikiko kakalardoa da, 5-10 mm arteko luzera duena[4]. Gorputzez luzea eta estua da. Burua proportzioan handia du eta begi handiak ditu. Antenak ere luzeak dira, gorputzaren luzerara iristen ez direnak. Pronotoa karratua eta beltza da eta elitroak gorrixka-marroiak eta urre kolorezko ile finez estalita daude[5].

Pinudietan aurkitzen da bereziki. Batzuetan Quercus edo Castanea generoko espezietan ere ikus daiteke.

Bi urtetako zikloa betetzen du. Helduak maiatza eta iraila artean ikusten dira hegan eta loreetako nektarraz eta polenaz elikatzen dira. Emeak Marasmio jangarria (Marasmius oreades) onddo ugari dagoen lurreko humusean jartzen ditu arrautzak eta onddo horren mizelioaz elikatzen dira beldarrak[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Fauna Europaea : Taxon Details» web.archive.org 2007-10-01 (kontsulta data: 2024-01-04).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
  3. ondrej.zicha(at)gmail.com, Ondrej Zicha;. «BioLib: Biological library» www.biolib.cz (kontsulta data: 2024-01-04).
  4. (Gaztelaniaz) «Pseudovadonia livida (Fabricius, 1777)» Mi blog de bichos 2018-10-02 (kontsulta data: 2024-01-04).
  5. «Pseudovadonia livida livida» www.cerambyx.uochb.cz (kontsulta data: 2024-01-04).
  6. «Pseudovadonia livida | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (kontsulta data: 2024-01-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]