Punjab (herria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Punjabak
پنجابی
ਪੰਜਾਬੀ

Punjab bikote bat
Biztanleak guztira
c. 125 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Pakistan 91.400.000
 India: 31.000.000
 Erresuma Batua: 700.000
 Kanada: 668.240
Hizkuntza
Punjabiera
Erlijioa
Islam; sikhismo
Zerikusia duten beste giza taldeak
Beste indo-ariar herriak

Punjabak[1] (punjaberaz: (shahmukhi): پنجابی‎; (gurmukhi): ਪੰਜਾਬੀ) punjabieraz hitz egiten duen eta Punjab eskualdean jatorria duen talde etnolinguistiko indo-ariarra da..[2]

"Punjab" hitzak persieraz bost uren lurra esan nahi du hitzez hitz: punj ("bost") āb ("urak"). Eskualdearen izena Indiako azpikontinenteko konkistatzaile turko-pertsiarrek jarri zuten. Punjabak munduko zazpigarren talde etniko handiena dira biztanleria osoaren arabera.[3]

Punjab eskualde historikoa, askotan, bihitegia bezala ezagutzen dute, bai Indian, bai Pakistanen. Punjab eskualdeko klan eta biztanle anitzek punjabiar nortasun zabalago batean bat egiten hasi ziren XVIII. mendearen hasieran. Hori baino lehen, ez zegoen identitate eta komunitate etnokultural komun baten zentzua eta pertzepzioa, nahiz eta eskualdeko komunitate gehienek luzaroan antzekotasun linguistiko eta kulturalak izan zituzten.[4][5][6]

Tradizioz, punjabiar nortasuna linguistikoa, geografikoa eta kulturala da nagusiki. Jatorri historikoarekiko edo erlijioarekiko independentea da, eta Punjab eskualdean bizi direnei edo bertako biztanleekin lotzen direnei eta punjabiera ama-hizkuntzatzat hartzen dutenei egiten die erreferentzia. Integrazioa eta asimilazioa kulturaren zati garrantzitsuak dira, punjabiar identitatea ez baita soilik lotura tribaletan oinarritzen.[6]

Historikoki, Punjabeko jendea talde heterogeneoa zen eta "biradari" (hitzez hitz "anaitasuna" esan nahi duena) izeneko hainbat klanetan banatuta zegoen, pertsona bakoitza klan bati lotuta.[7] Hala ere, punjabiar identitateak tribu historikoetakoak ez zirenak ere barne hartzen zituen. Denborak aurrera egin ahala, egitura tribalak amaitzen ari dira, eta gizarte kohesionatuago eta holistikoago batek ordezkatzen ditu; izan ere, komunitatearen eraikuntzak eta taldearen kohesioak osatzen dituzte punjabiar gizartearen zutabe berriak.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. Estilo Liburua. .
  2. Canfield, Robert L.. (1991). Persia in Historical Perspective. Cambridge: Cambridge University Press, 1 or. ISBN 978-0-521-52291-5..
  3. Concise Encyclopedia of Languages of the World. Elsevier, 522–523 or. ISBN 978-0-08-087775-4..
  4. (Ingelesez) Malhotra, Anshu; Mir, Farina. (2012). Punjab reconsidered : history, culture, and practice. New Delhi: Oxford University Press ISBN 9780198078012..
  5. (Ingelesez) Ayers, Alyssa. (2008). «Language, the Nation, and Symbolic Capital: The Case of Punjab» Journal of Asian Studies 67 (3): 917–46. doi:10.1017/s0021911808001204..
  6. a b c Thandi, Pritam Singh & Shinder S.. (1996). Globalisation and the region : explorations in Punjabi identity. Coventry: Association for Punjab Studies (UK) ISBN 978-1874699057..
  7. Albert V., Carron; Brawley, Lawrence R.. (2012ko abendua). «Cohesion: Conceptual and Measurement Issues» Small Group Research 43 (6).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.