Edukira joan

Qasr al-Hosn

Koordenatuak: 24°28′57″N 54°21′17″E / 24.4824°N 54.3548°E / 24.4824; 54.3548
Wikipedia, Entziklopedia askea
Qasr al-Hosn
قصر الحصن
Kokapena
Estatu burujabe Arabiar Emirerri Batuak
Arabiar Emirerri Batuetako emirerri Abu Dhabi
Hiria Abu Dhabi
Koordenatuak24°28′57″N 54°21′17″E / 24.4824°N 54.3548°E / 24.4824; 54.3548
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1761
Inaugurazioa2018ko abendua
Webgune ofiziala

Qasr al-Hosn (arabieraz: قصر الحصن‎, Qaṣr Al-Huṣn, euskaraz: «jauregi gotortua») Abu Dhabi hiriko harrizko eraikinik zaharrena da. Mohammed Al Bastakik diseinatu[1] eta 1761ean eraiki zuten. Egun Abu Dabiko Kultur Elkarteak kudeatzen du.[2]

Qasr al-Hosn, Gotorleku Zuria edo Gotorleku Zaharra bezala ere ezaguna,[3] 1761ean eraiki zuten zaintza-dorre gisa, eremuko itsas ibilbide gero eta handiagoak zaintzeko eta Abu Dhabi uharteko ur gezako putzu bakarra defendatzeko. Egitura geroago handitu zuten: 1793an garai hartan agintean zegoen Shakhbut bin Dhiyab Al Nahyan gotorleku txiki baten tamainara iritsi arte, eta xekearen egoitza iraunkor bihurtu zen. Dorreak gaur egun duen forma hartu zuen, 1930eko hamarkadaren amaieran zabalkuntza garrantzitsu bat egin ondoren, hiriburuan lehen petrolio-kontsezioa ematearen ondorioz jasotako diru-sarreren laguntzarekin.[4] Emirraren jauregia izaten jarraitu zuen (hortik datorkio egungo izena) eta gobernuaren egoitza 1966ra arte. Geroago, 1976-1983 bitartean egindako berritze batzuetan, eta jatorrizko kolorea ez bazen ere, gotorlekua zuriz margotu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Arabieraz) «قصر الحصن حارس تاريخ أبوظبي» صحيفة الخليج.
  2. (Ingelesez) National. .
  3. (Ingelesez) My destination. .
  4. (Ingelesez) Dubaifaqs. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.