Quatermass and the Pit (filma)
Quatermass and the Pit (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | Quatermass and the Pit |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma eta beldurrezko zinema |
Iraupena | 98 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roy Ward Baker (en) |
Gidoigilea(k) | Nigel Kneale |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Anthony Nelson Keys |
Konpainia ekoizlea | Hammer Film Productions |
Edizioa | James Needs (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Tristram Cary (en) |
Argazki-zuzendaria | Arthur Grant (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
Argumentu nagusia | bizi estralurtarra |
Quatermass and the Pit (euskaraz Quatermass eta Zuloa) 1967ko Roy Ward Baker ingeles zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. James Donald, Andrew Keir, Barbara Shelley eta Julian Glover aktoreek antzeztu zuten.
Hammer Film Productions ekoiztetxeak Quatermass irakasleari buruz ekoiztu eta filmatu zituen filmetako bat da, aurreko biak The Quatermass Xperiment (1955) eta Quatermass 2 (1957) izan zirelarik, hiruak ere Andrew Keir eskoziar aktoreak antzeztuak. Gerora, filma honetan oinarrituz BBC telebista katean Quatermass and the Pit telesaila aireratu zen.
1980ko hamarkadan ETB1ean euskaraz aireratua izan da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960ko hamarkada, Londresko metroaren linea bateko eraikuntza-lanetan neurri handiko hiriaren lur azpian objektu ezezagun bat topatu berria izan da. Hasieran Bigarren Mundu Gerran nazien bonbardaketetan jaurtitako gailuren bat izan daitekeela uste arren, armadako ikertzaileek halako antzeko alemaniar gailurik ez dagoela baieztatu eta hura ikertzeko Quatermass irakasleari (Andrew Keir) deituko diote, honek Roney antropologoa (James Donald) eta Barbara Judd (Barbara Shelley) laguntzailearekin batera enigma hura argitzen saiatuko dira. Quatermass irakasleak objektuaren barnean behinola Historiaurrean Lurra konkistatzen saiatu ziren estralurtarrak daudela topatuko dute, estralurtar hauek gizasemeekin esperimentatuz gaur egungo egoerara itsi arte gizakiaren bilakaera aldarazi zutelarik. Nahiz eta estralurtar hauek objektuaren barnean mendeetako lozorro luzean egon, orain hauek esnatu eta gizateria berriz ere menperatzen saiatzeko arriskua dago, gainera estralurtar hauek lozorroan egon arren gizakiak telepatia bidez erasotzeko gai dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- James Donald : Mathew Roney doktorea
- Andrew Keir : Bernard Quatermass irakaslea
- Barbara Shelley : Barbara Judd
- Julian Glover : Breen kolonela
- Duncan Lamont : Sladden
- Bryan Marshall : Potter kapitaina
- Peter Copley : Howell
- Edwin Richfield : ministroa
- Grant Taylor : Ellis polizia sarjentua
- Maurice Good : Cleghorn sarjentua
- Robert Morris : Jerry Watson
- Sheila Steafel : kazetaria
- Hugh Futcher : Sapper West
- Hugh Morton : kazetarien artean zaharrena
- Thomas Heathcote : erreberendoa
- Hugh Manning : kafetegiko bezeroa
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Quatermass Xperiment (1955)
- Quatermass 2 (1957)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Quatermass and the Pit filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Quatermass and the Pit filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- 1967ko filmak
- Nigel Knealek idatzitako filmak
- Andrew Keirrek antzeztutako filmak
- Barbara Shelleyk antzeztutako filmak
- Julian Gloverrek antzeztutako filmak
- Duncan Lamontek antzeztutako filmak
- Bryan Marshallek antzeztutako filmak
- Robert Morrisek antzeztutako filmak
- Anthony Nelson Keysek ekoitzitako filmak
- Hammer Film Productionsek ekoitzitako filmak
- Hammer Film Productions filmak
- Roy Ward Bakerrek zuzendutako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Estralurtar inbasioei buruzko filmak
- Londresen girotutako filmak
- Telesailetan oinarritutako filmak
- Jarraipen filmak