Raúl Guerra Garrido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raúl Guerra Garrido
Bizitza
JaiotzaMadril1935eko apirilaren 4a (88 urte)
Herrialdea Espainia
HeriotzaDonostia2022ko abenduaren 2a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, farmazialaria eta saiakeragilea
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
kontakizun laburra
saiakera

Raúl Guerra Garrido (Madril, Espainia, 1935eko apirilaren 4a - Donostia, 2022ko abenduaren 2a) Euskal Herrian errotutako madrildar idazlea izan zen, gaztelaniaz idazten duena. Donostian bizi da 1960. urteaz geroztik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cacereño (Donostia Hiria Saria 1969an) eta Lectura insólita del Capital (Nadal Saria 1976an) eleberriekin arrakasta handiko idazle bilakatu ondoren, literatura eguneroko lanarekin uztartzen jarraitu du Raúl Guerra Garridok. 1993an El síndrome de Scott argitaratu zuen, 1996an Tantos inocentes, urte baten buruan lau edizio agortu zituen Castilla en canal 1998an, eta 2000. urtean El otoño siempre hiere. 2001. urtean Lectura insólita del Capital eleberriaren argitalpen berezia kaleratu zuten, Nadal Saria jaso zueneko 25. urteurrena ospatzeko.

Instituto Castellano y Leonés de la Lenguak 2005. urtean Inventario de Raúl Guerra Garrido argitaratu zuen, egilearen bizitza eta lanak azalduz. Raúl Guerra Garrido ETAren eta indarkeriaren aurkako borrokan ere nabarmendu da, eta hainbat erasoaldi jasan izan ditu.

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Demolición (Alianza Editorial, 2018)
  • La estrategia del outsider o la vuelta al mundo de Naraya Sola (Alianza Editorial, 2012).
  • Quien sueña novela (Alianza Editorial, 2010). Premio Fernando Quiñones 2009.
  • La soledad del ángel de la guarda (Alianza Literaria, 2007).
  • La Gran Vía es Nueva York (Alianza Literaria, 2004).
  • El otoño siempre hiere (Muchnik Editores, 2000).
  • Castilla en canal (Muchnik Editores, 1999).
  • Tantos inocentes (Espasa Narrativa, 1996). Rodolfo Walsh Nazioarteko Saria, Xixongo 1997ko Aste Beltzan.
  • El síndrome de Scott (Espasa Calpe, 1993).
  • La carta (Ediciones de la Plaza, 1990).
  • La mar es mala mujer (Mondadori, 1987).
  • El año del wólfram (Planeta, 1984). Planeta sariaren finalista, 1984.
  • Escrito en un dólar (Planeta, 1983).
  • La costumbre de morir (DiscoLibro,1981).
  • Copenhague no existe (Destino, 1979).
  • Lectura insólita de 'El Capital' (Destino, 1977). Eugenio Nadal saria, 1976
  • Hipótesis (Destino, 1975).
  • La fuga de un cerebro (Editorial Nacional, 1973).
  • ¡Ay! (Richard Grandio, 1972). Ciudad de Oviedo saria, 1972.
  • El pornógrafo (Literoy, 1971).
  • Cacereño (Alfaguara, 1970).
  • Ni héroe ni nada (Literoy, 1969).

Narrazio laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Viaje a una provincia de interior (Ámbito, Valladolid, 1990).
  • Maitasun objetu eztizkoa ("Dulce objeto de amor") (La Primitiva Casa Baroja, 1988).
  • La sueca desnuda (Noega, Gijón, 1984).
  • Micrófono oculto (Ediciones Vascas, Donostia, 1980; 1991n berragirtaratua Madrilen).

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Un morroi chino con un higo en la coleta (Ipso, Iruñea, 2018). Baroja & Yo bilduma.
  • Tertulia de rebotica (Alianza Editorial, Madril, 2016). Farmaziari buruzko artikuluen bilduma.
  • Esto no es un ensayo sobre Miró (Marfil, Valentzia, 1994).
  • Mis más bellas derrotas (Libertarias, Madril, 1994)
  • El telemirón (CAP, Donostia, 1982)
  • Medicamentos españoles (Dopesa, Bartzelona, 1972)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ISBN: 978-84-9109-443-2

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]