Rachid Mimouni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rachid Mimouni
Bizitza
JaiotzaBoudouaou (en) Itzuli1945eko azaroaren 20a
Herrialdea Aljeria
HeriotzaParis1995eko otsailaren 12a (49 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hepatitisa
Hezkuntza
HeziketaAljerko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k)Amnesty International
Jasotako sariak

Rachid Mimouni (arabieraz: رشيد ميموني‎; Alma, 1945eko azaroaren 20a - Paris, 1995eko otsailaren 12a) aljeriar eleberrigilea. Aljerian goi-mailako ikasketak egin, eta kimika ikastera Montrealera joan zen. 1976tik 1979ra bitartean kimikako enpresa bateko garapen-sailaren zuzendaritza hartu zuen, eta Merkataritza Eskolako irakasle izan zen Aljeriako Unibertsitatean. Halaber, Kulturaren Batzorde Nazionaleko kide izan zen. 1968tik 1970ra bitartean, mugimendu berri bat sortua zen aljeriar literaturan, Mohamed Dib eta Rachid Boujedra idazleek sustatuta besteak beste. Moimuonik bere kasa eta bere aldetik heldu zion mugimenduari, 1980ko hamarraldiaren hasieratik. Bere lehenengo bi eleberriak ohiko diskurtso linealean idatziak dira, baina Fleuve detourné lanetik aurrera (1982) idazle original gisa azaldu zen, hizkuntza bizi zorrotzekoa. Estilo desberdinak landu zituen obra berri bakoitzean: beroa eta adierazkorra, batzuetan; hotza eta zorrotza, besteetan. Estereotipoak eta indarrean zegoen sistema inpertsonalak abaildutako herritarrak erretratatzeko orduan nabarmendu zen, batez ere. Lege zaharraren suntsipenagatik eta bere erkideen deserrotze erabatekoagatik kezkaturik, Rachid Mimouniken ustez modernotasunean bat-batean sartzeak suntsipena besterik ez du ekarri. Lan nagusiak: Tombeza (1984), L'Honneur de la tribu (1989), La ceinture de l'ogresse(1991); Une peine à vivre (1991).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]