Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
Europako Errugbi Txapeldunen Kopa European Rugby Champions Cup Coupe d'Europe de rugby à XV | |
---|---|
Antolatzailea | European Professional Club Rugby |
Sorrera | 1995-96 (Heineken Kopa) 2014-15 (Txapeldunen Kopa) |
Eremua | Eskozia Frantzia Gales Ingalaterra Irlanda Italia Hegoafrika (2022-23ko denboralditik aitzina) Errumania (1995-96ko denboraldian bakarrik) |
Taldeak | 24 |
Garaipen gehien | Stade Toulousain (6 Kopa) |
Txapelduna | Stade Toulousain (2024) |
Webgunea | www.epcrugby.com |
Europako Errugbi Txapeldunen Kopa (ingelesez: European Rugby Champions Cup; frantsesez: Coupe d'Europe de rugby à XV) urteroko errugbi txapelketa da, European Professional Club Rugby.k antolatzen duena. Europako kluben arteko txapelketa gorena da, eta Sei Nazioetako (Eskozia, Frantzia, Gales, Ingalaterra, Italia eta Irlanda) eta Hegoafrikako taldeek parte hartzen dute.[oh 1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadan errugbia kirol profesionala bilakatu zen, eta kirol honen arduradunek taldeen arteko nazioartekoa izango zen lehiaketa baten beharra ikusi zuten. 1995-96 denboraldian abiarazi zuten, European Rugby Cup-ek antolaturik eta Heineken Herbehereetako garagardo etxearen babesarekin. Frantzia, Gales, Irlanda, Italia eta Errumaniako taldeek parte hartu zuten lehenbiziko edizio hartan.
1999-2000 denboralditik aitzina, 24 talderen artean jokatzen hasi zen Heineken Kopa, Txapelketan aritzeko aukerak herrialdeka banatzen ziren. Frantziako sei taldek zuten aukera, eta Ingalaterrako ligetako beste seik. Italiako bi taldek eta Eskoziako beste bik. Azken sei lekuak irlandarren eta galestarrentzat ziren, eta Heineken Kopako eta Europako Challengeko txapeldunek ere parte hartzeko aukera zuten.[1]
Frantziako eta Ingalaterrako taldeak ez zeuden ados Heineken Koparen formatu eta osaketarekin. Alde batetik, lehiaketako talde kopurua 24tik hogeira murriztu nahi zuten, lehiakortasuna "handiagoa" izan zedin. Bestetik, banaketa sistema aldatu nahi zuten: jokatzeko aukera herrialdeka banatu ordez, liga profesionalen arabera banatzea nahi zuten.[1]
Ingelesen eta frantziarren asmoek ez zuten gainerakoen adostasuna lortu eta, ondorioz, Heineken Kopa berritzeko akordioa egiteke egon zen.[1] Azkenik, bi urteko negoziazioen ostean, Europako Errugbi Txapeldunen Kopa sortzeko adostasuna erdietsi zuten, European Professional Club Rugby (EPCR) erakundeak antolaturik.
2018ko finala Bilbon jokatu zen, San Mames zelaian.[2] Irlandako Leinster Rugby taldeak irabazi zuen, Racing 92 15 eta 12 garaiturik.
2020 martxoan, COVID-19 pandemiaren erruz, lehiaketa eten zen. Kanporaketa fasea udazkenean jokatu zen, eta finala urriaren 17an.[3]
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014 arte
24 talde aritzen ziren, eta parte hartzeko txartelak Sei Nazioetako herrialdeen artean banatzen ziren:[4]:
- Ingalaterra: 6 talde
- Frantzia: 6 talde ( Euskal Herria eta Katalan Herriak barne)
- Irlanda: 3 talde
- Gales: 3 talde
- Eskozia: 2 talde
- Italia: 2 talde
Azken bi lekuak aurreko urteko Heineken Kopako eta Europako Challengeko txapeldunentzat ziren.
- 2014tik aitzina
20 talde aritzen dira, honako era honetan aukeratuak:
- Ingalaterrako errugbi txapelketako 6 talde
- Frantziako errugbi txapelketako 6 talde
- United Rugby Championshipeko 7 talde
20. taldea erabakitzeko kanporaketa bat da jokatzen da.
Finalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Stade Toulousain | 6 | 1996, 2003, 2005, 2010, 2021, 2024 |
Leinster | 4 | 2009, 2011, 2012, 2018 |
Toulon | 3 | 2013, 2014, 2015 |
Saracens | 3 | 2016, 2017, 2019 |
Leicester Tigers | 2 | 2001, 2002 |
London Wasps | 2 | 2004, 2007 |
Munster | 2 | 2006, 2008 |
Stade Rochelais | 2 | 2022, 2023 |
Brive | 1 | 1997 |
Bath | 1 | 1998 |
Ulster | 1 | 1999 |
Northampton Saints | 1 | 2000 |
Exeter Chiefs | 1 | 2020 |
Herrialdea | Garaipenak | Finalistak |
---|---|---|
Frantzia | ||
Ingalaterra | ||
Irlanda | ||
Euskal Herria | ||
Gales | ||
Katalan Herriak |
Podiuma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
Euskal taldeak Europan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biarritz Olympique izan da euskal talde bakarra Europako Errugbi Txapeldunen Kopan aritu izan dena, eta emaitza bikainak lortu ditu.
- Parte hartzeak: 12 denboralditan, horietatik 11 jarraian (2000-01 denboralditik, 2010-11 denboraldira)
- Txapelduna (0)
- Txapeldunordea (2): 2006 eta 2010.
- Finalerditan (2): 2004 eta 2005.
- Final laurdenetan (3): 2001, 2003 eta 2007.
Bilboko finala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018eko maiatzaren 12an |
Leinster | 15 – 12 | Racing 92 | San Mames, Bilbo Ikusleak: 52.282 Epailea: Wayne Barnes |
---|---|---|---|---|
zigor kolpeak: Johnny Sexton (16', 38', 53') Isa Nacewa (73', 78') |
zigor kolpeak: Teddy Iribaren (3', 21', 44', 70') |
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lehenbiziko edizioan Errumaniako talde batek ere parte hartu zuen: RCJ Farul Constanța
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Zabaleta, Eneritz. Ez da giro errugbian. Berria, 2013ko urriak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
- ↑ «Mapan agertzeko entsegua - Bizkaiko Hitza» Bizkaiko Hitza 2018-05-11 (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
- ↑ Exeter Chiefs secure first Heineken Champions Cup after dramatic success over Racing 92. epcrugby.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
- ↑ Wikiwix's cache. (Noiz kontsultatua: 2017-05-03).
- ↑ Alduntzin, Koldo. Bath Europako txapeldun. Euskaldunon Egunkaria, 1998ko otsailak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).