Racing 92

Wikipedia, Entziklopedia askea
Racing Métro 92» orritik birbideratua)
Racing 92
HiriaLe Plessis-Robinson, Senako Gainak
Sorrera1890 (Racing Club)
2001 (Racing 92)
Kirol zelaiaParis La Défense Arena
(Edukiera: 32.000)
PresidenteaSuitza Jacky Lorenzetti
EntrenatzaileaIngalaterra Stuart Lancaster
LigaTop 14
2022-235.a (finalerdiak)
Webguneawww.racing92.fr
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Racing 92 Frantziako errugbi kluba da, egoitza Le Plessis-Robinson udalerrian duena, Parisko aldirietan. Top 14 txapelketan jokatzen du, eta sei aldiz atera da Frantziako txapeldun, azkena 2016an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1882ko apirilaren 20an sortu zen Racing Club de France atletismo kluba, eta 1890ean errugbi saila eratu zen haren barnean. Hasiera hartan, talde indartsua izan zen eta lehia gogorra izan zuen Stade Françaisekin. 1892an, Frantziako ligako lehenbiziko txapelduna izan zen, finalean Stade Français garaituz. Aipatzekoa da final hartako epailea Pierre de Coubertin izan zela. Hurrengo urtean, Stadekoak izan ziren garaile.[1]

1900ean eta 1902an beste bi liga irabazi zituen Racingek, eta 1912an Stade Toulousainen kontra galdu zuen finalean. 1918an, Coupe de l'Espérance txapelketan nagusitu zen. Baina "urrezko aroa" amaitua zen orduko. 1920ko hamarkadako jokalaririk enblematikoena Yves du Manoir izan zen, 1928an hegazkin istripuan zendua; haren omenez sortu zen Yves du Manoir Challengea.[1]

1950ean, ligako finalera iritsi zen, baina Castres Olympique nagusitu zitzaion. 1952an, berriz, Yves du Manoir Challengea irabazi zuen. 1957an, Frantziako ligako finalista izan zen berriz ere, eta 1959an bere laugarren liga eskuratu zuen. Bosgarrena irabazteko, ordea, lau hamarkadaz egon behar izan zuen zain, 1990 arte, hain zuzen ere.

Stade Toulousainen aurkako partida, 2011ko irailak 10.

1990eko hamarkadan, profesionaltasunera egokitzeko arazoak izan zituen, eta maila galdu zuen. 1998an itzuli zen lehen mailara, baina 2000. urtean berriz jaitsi zen bigarrenera. 2001ean, errugbi taldea Racing Clubetik banatu eta Racing Métro 92 klub profesional berria eratu zuen, US Métrorekin baturik. 2015etik aitzina, Racing 92 da klubaren izena.

2015-16 denboraldia bikaina izan zuen. 26 urteren ondoren Top 14 txapelketa irabazi zuen eta Europako Txapeldunen Kopako finalista izan zen. 2018an eta 2020an berriz iritsi zen Europako Txapeldunen Kopako finalera.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Europako Txapeldunen Kopa:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (3): 2016, 2018, 2020.
  • Top 14:
    • Txapelduna (6): 1892, 1900, 1902, 1959, 1990, 2016.
    • Bigarrena (6): 1893, 1912, 1920, 1950, 1957, 1987.
  • Yves du Manoir Kopa:
    • Txapelduna (1): 1952.
  • Coupe de l'Espérance:
    • Txapelduna (1): 1918.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Notre histoire. racing92.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-4).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]