Rappel (iragarlea)
- Artikulu hau telebistako pertsonaia espainolari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rappel (argipena)».
Rappel (iragarlea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1945eko abuztuaren 20a (79 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | begitazioduna, telebistako pertsona ospetsua eta jostuna |
Francisco Rafael Payá Pinilla, ezagunagoa Rappel izenarekin (Madril, 1945eko abuztuaren 20a), moda diseinatzaile, enpresaria eta telebistako pertsonalitatea da Espainian. Iragarle gaitasunak dituela dio, eta horren harira egin da ospetsu, estetika bitxi batek lagunduta, kolore biziko jantziak, betaurreko erraldoiak eta ilea txirikordatan.
Frankismoaren azken urteetan, Madrilgo elite batzuetan ospea lortu zuen, moda eginez, eta iragarle famarekin. Berak esana da Maria de las Mercedes de Borbónen soinekoak egin izan dituela, eta iragarle zerbitzuak eskaini izan dizkiola, besteak beste, Tita Cervera, Dolores Ibarruri, Severo Ochoa, Francisco Franco berari eta haren emazte Carmen Polori[1].
1990eko hamarkadatik aurrera ohikoa izan da bere agerpena Espainiako telebistetako hainbat programatan, bai kate publikoetan zein pribatuetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «- EL MUNDO | Suplemento cronica 493 - El futuro ya no es tan negocio» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |