Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusia
Reichssicherheitshauptamt
Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusia
Sorrera 1939ko irailak 27
Deuseztapena 1945eko maiatzak 8
Eremua Alemania Alemania Nazia
Okupatutako Europa
Egoitza Prinz-Albrecht-Straße 102, Berlin
Ministro arduraduna Heinrich Himmler
Langileak 50.648 (1944)

Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusia[1] (alemanez: Reichssicherheitshauptamt edo RSHA) Alemania Naziko erakundea izan zen, Reichsführer-SS eta poliziburu (alemanez: Chef der Deutschen Polizei) Heinrich Himmlerren mendean zegoena. Haren eginbeharra Hirugarren Reicharen etsai guztien aurka gudukatzea zen, hala Alemania barnean nola kanpoan.

RSHA 1939ko irailaren 27an sortu zen, Heinrich Himmlerrek sinatutako dekretu baten bitartez. Dekretu hark Alderdi Nazionalsozialistaren mendeko Segurtasun Zerbitzua (alemanez: Sicherheitsdienst edo SD) eta Estatuko Segurtasun Polizia erregularra (alemanez: Sicherheitspolizei) batu zituen. Sicherheitspolizeiren barnean Estatuko Polizia Sekretua edo Gestapo (alemanez: Geheime Staatspolizei) eta Polizia Kriminala (alemanez: Kriminalpolizei) zeuden. Reinhard Heydrich izan zen Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusiaren lehenbiziko burua. Hura 1942an eraila izan zenean, Ernst Kaltenbrunnerek ordeztu zuen, Bigarren Mundu Gerra amaitu arte.[1]

RSHAk Hirugarren Reicharen eta Alderdi Nazionalsozialistaren segurtasun zerbitzuak kontrolatzen zituen. Bere gain zituen informazioa biltzea, krimenak ikertzea, atzerritarrak ikuskatzea, herri iritzia begiratzea eta doktrinatze nazia. Eginbehar nagusia "Reicharen etsaiak" aurkitu eta garbitzea zuen. Hala ere, "etsai" zerrendan juduak, ijitoak, komunistak, masoiak, bakezaleak eta ekintzaile kristauak zeuden. RSHAren beste egiteko bat Einsatzgruppen taldeen jarduera gainbegiratzea izan zen. Ekialdeko Europako inbasioan Alemaniar armadari jarraitu zioten heriotza eskuadroi hauek ehunka mila judu eta nazien aurkari hil zituzten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Arendt, Hannah, Eichmann Jerusalemen, euskaratzailea: Koro Navarro, Klasikoak bilduma, ehu.es
  2. «Topography of Terror», topographie.de

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]