Rhagium bifasciatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhagium bifasciatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaLepturini
GeneroaRhagium (en) Rhagium
Espeziea Rhagium bifasciatum
Fabricius, 1775

Rhagium bifasciatum Cerambycidae familiako kakalardoa da. Europa guztian bizi da eta kakalardo adarluzeen artean ohikoenetakoa da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikiko kakalardoa da 12-23 mm inguruko luzera baitu. Kolore ilunak ditu, beltzak eta marroiak, baina elitro bakoitzean bi marra hori argi ditu. Marra horien 17 patroi desberdin aurkitu dira[2].

Antena luzeak ditu, segmentatuak, eta aurrerantz arku itxura azaltzen dute.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konifero basoetan zein baso hostoerorkorretan aurkitzen dira[3].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eta hiru urte arteko bizi zikloa osatzen du. Emeak enbor usteletan uzten ditu arrautzak, koniferoetan normalean, eta handik jaiotzen diren beldarrak usteldutako zurez elikatzen dira enborrean tunelak eginez. Bi urteren buruan pupa osatu eta udaberrian eta udan helduak ikusten dira landare artean hegan[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. Hickin, Norman E.. (1987). Longhorn beetles of the British Isles. Aylesbury : Shire ISBN 978-0-85263-897-2. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  3. a b «Rhagium bifasciatum» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]