Rhagonycha fulva
Itxura
| Rhagonycha fulva | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Cantharidae |
| Leinua | Cantharini |
| Generoa | Rhagonycha |
| Espeziea | Rhagonycha fulva Scopoli, 1763
|
Rhagonycha fulva Cantharidae familiako kakalardoa da. Helduak 8-10 mmko luzera, gorputz arre-gorriska, eta elitroen atzeko muturra beltza du. Hauek gorputzaren amaiera estaltzen ez dutenez gero, abdomenaren atzeko aldea agerian duela ibiltzen da[1]. Intsektu txikiak harrapatzen ditu, baina nektar eta polena ere jaten du[2]. Ohikoa da Euskal Herriko belardi eta baratzeetan[1]. Europa eta Anatolian ugaria da, eta Ipar Amerikan sartua izan da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estaltzea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Rhagonycha fulva Heteropterus, 22. zenbakia. 2009ko uztaila. Gipuzkoako Entomologia Elkartea. Heteropterus.org
- ↑ Common Red Soldier Beetle - Rhagonycha fulva Naturespot.org.uk