Richard Fleischer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Richard Fleischer
Bizitza
Jaiotza New York1916ko abenduaren 8a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Woodland Hills2006ko martxoaren 25a (89 urte)
Familia
Aita Max Fleischer
Hezkuntza
Heziketa Yale School of Drama
Brown Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0281507

Richard O. Fleischer (New York, AEB, 1916ko abenduaren 8a - Los Angeles, Kalifornia, AEB, 2006ko martxoaren 25a) estatubatuar zinema-zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Max Fleischer marrazki bizidunen egile eta zinema-ekoizle ospetsuaren semea zen. Aitak, besteak beste, Popeye eta Betty Boop pertsonaiak sortu zituen.

Richard Medikuntza ikasten hasi zen, baina gero Yaleko Arte Dramatikoko Eskolan sartu zen. Antzerki-munduan murgiltzen hasi zen, eta 1937an The Arena Players antzerki-talde abangoardiazalea sortu eta zuzendu zuen. 1940ko hamarkadan dokumentalak egiteari ekin zion. Garai horretakoak dira zinemaren aitzindariei buruzko Flicker flashbacks film antologikoak (1942-1946).

1946an lehen film luzea zuzendu zuen, Child of Divorce. Horren ondoren, Design for Death dokumentala egin zuen Ozeano Bareko gerran oinarrituta, eta Oscar bat lortu zuen lan horrekin. Horren ondorioz, Stanley Kramerrek So This is New York filma ekoitzi zion, eta horrekin zinema-zuzendari gisa onartua izatea lortu zuen. Garai horretan Walt Disney eta Darryl Zanukekin ere lan egin zuen.

Film ezagunenen artean ditu: "20.000 Legoako bidaia itsaspean" (1954), "Trapezio gorriko neska" (1955), "Bidelapurra" (1956); "Bikingoak" (1958), "Barrabas" (1962), "Bidaia Harrigarria" (1966), "The Boston Strangler (1968, "Bostongo Itotzailea"), "Soylent Green" (1973), Tora! Tora! Tora!" (1970), "Mandingo" (1975) eta "Jazz abeslaria" (1980).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]