Rita Martin
Rita Martin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Margareta Weir Martin |
Jaiotza | Irlandako Errepublika, 1875 |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1958 (82/83 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta margolaria |
Margareta “Rita” Weir Martin (Irlanda, 1875 – Londres, 1958) argazkilaria zen, eta, Lallie Charles ahizparekin batera, arrakasta komertzial handia izan zuen emakumeen erretratugile gisa, Eduardotar Aroan. Emakume aktoreei eta sufragistei (bera ere hala zen) egindako argazkiengatik da ezagun.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rita Martin Irlandan jaio zen.[1][2] Charlotte Elizabeth Martinen (Lallie Charles) eta Isabelle Reilly Martinen (Bea) ahizpa gazteena zen. Hirurak Lallie Charlesen tailerreko bi argazkitan ageri dira, 1899 inguruan.[3][4] Ingalaterran, Eduardotar Aroan, gero eta argazki-estudio gehiago kudeatzen zituzten emakumeek.[5] Alice Hughes-en arrakastak eraginda, Lallie Charlesek The Nook izeneko estudio bat ireki zuen 1896an, Londresko Regent's Parken ondoan.[6] Rita Martin zen haren laguntzailea, eta 1897an hasi zen argazkilari-lanbidea ikasten ahizparen ondoan.[1][7]
Argazkilari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1906an, Rita Martinek bere estudioa ireki zuen 27 Baker Streeten, eta bi ahizpen artean lehia sortu zuen. Rita Martin hondo zuriaren gainean egindako kolore hil oso argiko erretratuetan espezializatu zen.[7] Bere gai nagusiak garaiko aktoreak (Winifred Barnes, Lily Elsie, Julia James, Lily Brayton, Violet Vanbrugh) eta haurrak ziren, Gladys Cooperrenak eta bere bigarren estudioa eraiki zuen arotzarenak, besteak beste.[8] Rita Martin eta haren ahizpa Lallie bogan izan ziren erretatugile gisa 1900-1910 urteetan.[6]
Cecil Beatonek hau dio Rita Martinez: “Rita Martin eta bere argazkien edertasuna, terrakota gisa zurbila, garai hartako parte dira. Rita Martinek eta haren ahizpa Lallie Charlesek, argazkilari aurkariak, denak ilehori bihurtzerainoko dekorazio gozoki argituan jartzen zituzten haien modeloak.».
The Strand Magazineko 1910eko kritika batek dio: "Rita Martinek merezi du zoriontzeko izendatua izatea. Agian, egun batez izango dira argazkilari profesionalen lan onenen urteroko erakusketak, pintore profesionalentzat orain dauden bezala, eta, orduan, kritikak asko estimatuko du artista horien lana. Argazkigintzan eta haurren argazkietan, sinpatia jarri behar litzateke ororen gainetik, baita posatzeko eta argiztatzeko gaitasun teknikoa baino lehen ere.».
Rita Martinek suffragette askoren argazkiak atera zituen, hala nola Rosamund Massyrenak.
Rita Martin miniatura-margolaria ere bazen.
Herentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rita Martinen film negatiboen zati bat National Portrait Galleryn gordetzen da, Lallie Charles Cowell ilobak dohaintzan eman baitzituen, 1994an.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Rita Martin» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- ↑ a b Beautiful stage actress - Julia James. ..
- ↑ Martin, Rita Weir. .
- ↑ Bea Martin; Lallie Charles; Rita Martin. .
- ↑ Bea Martin; Rita Martin; Lallie Charles. .
- ↑ Women Pioneers. .
- ↑ a b Lallie Charles. .
- ↑ a b Rita Martin Statement - Hyman Collection - British Photography. .
- ↑ a b National Portrait Gallery. Rita Martin. .