Robert Burns

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Robert Burns
Robert Burns 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Alloway1759ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
Heriotza Dumfries1796ko uztailaren 21a (37 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Jean Armour
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak eskoziera
ingelesa
Lanbidea
Lanbidea kantugilea, poeta, idazlea, musikologoa eta nekazaria
Lan nabarmenak Auld Lang Syne
To a Mouse
Is There for Honest Poverty
Ae fond kiss, and then we sever...
Scots Wha Hae
Tam o' Shanter
Halloween
The Battle of Sherramuir
Mugimendua erromantizismoa
Genero artistikoa Bertsoa
narraziozko poesia
abestia
balada
ereserkia
Kantata
www.robertburns.org/
Robert Burns Signature.svg

Robert Burns (Alloway, Ayrshire, Eskozia, 1759ko urtarrilaren 25aEllisland, Dumfries, 1796ko uztailaren 21a) Eskoziako gaeleraz aritu zen olerkari ezagunena da. Eskozieraz eta ingelesez ere idatzi zuen.

Bizitza eta obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborari etxe batean sortua eta bere kasa ikasia, Pope, Thompson, Gray eta Young idazleen lanak irakurri zituen estiloa lantzearren. Hamalau urterekin idatzi zuen Jolie Nell bere lehen poema. Eskoziako ingeles moldez idatzi zuen lan gehiena. 1786. urtean argitara eman zituen bere «Poemak», Poems chiefly in the scottish dialect (Eskoziako dialektoan batez ere idatzitako poemak). Liburu honek arrakasta handia izan zuen. Ironikoa eta zorrotza zen oso; ez zuen sekula satira erlijiozkoa nahiz politikoa bazter utzi eta beti jardun izan zuen Eskoziaren burujabetzaren alde. Egun bakar batean ondu zuen Tam O´Shanter poema komikoa, bere lanik luzeena (200 ahapaldi, 1790).

1791. urtean Dumfriesera jo eta administrazioan hasi zen lanean, aspaldidanik Jamaicara joateko zituen asmoak alde batera utziz. Oso langilea zen, baina edalea ere handia zenez gero, gehiegikeriek eraman zuten gazterik mundutik 1796. urtean.

Burnsen poesia argi, zorrotz, ironiko, fresko eta herrikoiak leku berezia hartu du Eskoziako literaturan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Burns Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]