Rodrigo Isgró

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rodrigo Isgró

Bizitza
JaiotzaMendoza, 1999 (24/25 urte)
Herrialdea Argentina
Jarduerak
Jarduerakzazpiko errugbi jokalaria eta hamabosteko errugbilaria
Posizio edo espezialitateahegalekoa

Instagram: rodrigoisgro Edit the value on Wikidata

Rodrigo Antonio Isgró (Mendoza, 1999ko martxoaren 24a) argentinar errugbilaria da, zazpiko eta hamabosteko errugbian hegaleko postuan aritzen dena. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzeko domina irabazi zuen zazpiko errugbiko Argentinako selekzioarekin. 2023ko uztailaren 15ean, berriz, debuta egin zuen hamabosteko selekzioarekin, Sydneyn, Australiaren kontra.[1]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodrigo Isgró Mendozan jaio zen 1999an. Lau urterekin hasi zen errugbian jokatzen Guaymallén hirian dagoen Mendoza Rugby Klubean.[2] Cuyo Rugby Unioneko gazte taldean ibili zen geroago, eta 2019an Munduko Youth Rugby Txapelketan parte hartu zuen "Los Pumitas" gazte taldean; Argentina laugarren sailkatu zen.[2]

2020an, Argentinako 7ko errugbiko taldean sartzeko deitu zioten, eta Zeelanda Berriko ekitaldian debuta egin zuen.[3][2].

2021ean, Tokioko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen Argentinako selekzioarekin.[4] Fijiko (urrezkoa) eta Zeelanda Berriko (zilarrezkoa) taldeen atzetik sailkaturik. Hauek osatu zuten Argentinako taldea: Santiago Álvarez, Lautaro Bazán, Lucio Cinti, Felipe del Mestre, Rodrigo Etchart Luciano González Rizzoni, Rodrigo Isgró, Santiago Mare, Ignacio Mendy, Marcos Moneta, Matías Osadczuk, Gastón Revol eta Germán Schulz-ek[5][6].

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Sailkapena Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Zazpiko-errugbia
gizonezkoa[7].

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Herrialdea Mota
Mendoza Rugby Kluba Argentina Afizionatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]