Argentinako errugbi selekzioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Flag of Argentina.svg
Argentina
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Etxean
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Kanpoan
Federakundea Unión Argentina de Rugby
Sortu: 1899
Ikurra: Yaguareté edo jaguarra
Izendapena: Los Pumas
Estadioa:
Entrenatzailea: Argentina Daniel Hourcade
Kapitaina: Argentina Agustín Creevy
Estreinaldi Internazionala
Argentina Flag of Argentina.svg 3:28 Britainiar Uharteak
1910eko ekainaren 12a
Garaipen Handiena
Paraguai Flag of Paraguay.svg 0:152 Flag of Argentina.svg Argentina
2002ko maiatzaren 1a
Porrot Handiena
Zeelanda Berria Flag of New Zealand.svg 93:8 Flag of Argentina.svg Argentina
1997ko ekainaren 21a
Munduko Errugbi Kopa
Partaidetzak 7 (aurrenekoa 1987an)
Emaitza Onena 3.a (2007)
Hegoaldeko Rugby Championship
Partaidetzak 4 (aurrenekoa 2012an)
Emaitzak 3.a (2015)


Argentina-Ingalaterra.

Argentinako errugbi selekzioa mundu mailako talde onenen artean dugu eta 2011ko rankinaren arabera 9.a da. 2012tik aurrera Hegoaldeko Rugby Championship txapelketan jokatzen du Zeelanda Berria, Australia eta Hego Afrikarekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinan jokaturiko lehen errugbi partida 1873an izan zen eta inmigrante britainiarren artekoa izan zen. 1899an lau errugbi talde zeuden Buenos Airesen. 1910an Oxfordeko Unibertsitateko ikasleek osaturiko talde batek Argentinan egin zuen bira eta taldeen aurka jokatzeaz gain selekzio bat osatu zen eta hau kontsideratzen da Argentinako selekzioaren estraineko partida. 1927an eta 1936an ere Britainiar Uharteetako selekzioak bira berriak egin zituen Argentinan.

1960 hamarkadan talde indartsua osatu zuen eta ordukoa du Pumas ezizena. Sona handia hartu zuen eta Europako selekzio onenak Argentinara joan ziren partidak joatzera, 1960an Frantzia, 1967an Gales eta 1968an Eskozia. 1965ean Hego Afrikara joan zen Argentina eta 1978an Europara.

1987an Munduko Errugbi Txapelketa abiatu zen eta Argentinak sailkapena lortu zuen. Emaitzarik onena 2007an izan zuen 3. postua eskuratu baitzuen Frantziari 34-10 emaitzaz irabazi ondoren. 2015eko Txapelketan final laurdenetan Europako txapelduna zen Irlanda gainditu eta azkenean laugarren postua eskuratu zuen.

2012tik aurrera Hegoaldeko Errugbi Txapelketan jokatzen du. 2015ean hirugarren egin zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Errugbi Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira Munduko Errugbi Txapelketan izandako emaitzak:

Urtea Antolatzailea Postua
1987 Flag of New Zealand.svg Zeelanda Berria eta Flag of Australia.svg Australia Liga fasea
1991 Flag of England.svg Ingalaterra Liga fasea
1995 Flag of South Africa.svg Hegoafrika Liga fasea
1999 Flag of Wales.svg Gales Final 1/4ak
2003 Flag of Australia.svg Australia Liga fasea
2007 Flag of France.svg Frantzia 3.a
2011 Flag of New Zealand.svg Zeelanda Berria Final 1/4ak
2015 Flag of England.svg Ingalaterra 4.a

Hegoaldeko Rugby Championship[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Rugby Championshipen historia laburra duenez emaitza apalak izan ditu.

  • Hirugarren (1): 2015
  • Garaipenak:
    • 2014: Argentina 21 - Australia 17
    • 2015: Hegoafrika 25 - Argentina 37
  • Berdinketa:
    • 2012: Argentina 16 - Hegoafrika 16

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Argentinako errugbi selekzioa Aldatu lotura Wikidatan