Santiago Álvarez Fourcade

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiago Álvarez Fourcade

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSantiago Álvarez Fourcade
JaiotzaBahía Blanca1994ko urtarrilaren 17a (30 urte)
Herrialdea Argentina
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria
Posizio edo espezialitateaerdikoa
Pisua93 kilogramo
Altuera188 zentimetro

Olympic.org: santiago-alvarez Edit the value on Wikidata

Santiago Álvarez Fourcade (Bahia Blanca, Argentina, 1994ko urtarrilaren 17a) 15eko eta 7ko errugbilari profesional argentinarra da, Argentinako CASI klubeko erdilari gisa jokatzen duena. 2013an, hiru aldiz izan zen aukeratua Argentinako errugbi selekzio nazionalarekin . Bere hasierako ibilbidean, Argentinako 2013 eta 2014ko IRB Junior Munduko Txapelketan jokatzeko hautatu zuten, eta Argentina XVen (Argentinako bigarren selekzioa) parte hartu zuen.

Zazpiko errugbian, Álvarezek, 2013an, Dubain egin zuen debuta, World Rugby Sevens Series-en. 2015eko eta 2019ko Joko panamerikarretan ere, domina lortu zuen; 2018ko Rugby Mundu Kopako zazpiko txapelketan jokatu, eta 2016ko eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen[1][2][3][4][5][6]. Álvarez Super Rugby frankiziako Jaguares taldeak ere deitu zuen 2017 eta 2018ko Super Rugby lehiaketetarako. Hala ere, ez zuen agerraldirik egin.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du [[Argentina|Argentinako] taldearekin, Fijiko taldearen (urrezkoa) eta Zeelanda Berrikoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Argentinako taldea: Santiago Álvarez, Lautaro Bazán, Lucio Cinti, Felipe del Mestre, Rodrigo Etchart Luciano González Rizzoni, Rodrigo Isgró, Santiago Mare, Ignacio Mendy, Marcos Moneta, Matías Osadczuk, Gastón Revol eta Germán Schulz-ek[7][8].

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Sailkapena Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
6. Zazpiko-errugbia
gizonezkoa[9].
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Zazpiko-errugbia
gizonezkoa[10].

Selekzioarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldia Hautapena JP Puntuak
2012 Argentina U-18 1 0
2013 Argentina U-19 3 5
2013 Argentina 3 10
2013-2014 U-20 Argentina 11 10
2013-egintza Argentina 7ko errugbia 111 110

Klubekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldia Kluba JP Puntuak
2017-gaur egun Jaguars 0 0

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Rio Olympics: Team squads for the 7s» skysports.com 28 July 2016.
  2. «Argentina Rugby Sevens Squad for Rio 2016 Olympics» rio2016olympicsonline.com 2016.
  3. Waqa, Jovilisi. (2016-07-16). «Argentina Olympics Sevens Squad Unveiled» Last Word on Sports.
  4. «Argentina Target Gold with Strong Olympics Roster» Americas Rugby News 2016-07-15.
  5. Korir, Patrick. (16 July 2016). «Argentina announces Rio 7s squad» ragahouse.com.[Betiko hautsitako esteka]
  6. «ALVAREZ Santiago» Rio 2016.
  7. «Santiago Álvarez» olympedia.org 2022-02-14an. begiratua(Ingelesez)
  8. «Santiago Álvarez» Olympics.com 2022-02-14an begiratua (Gaztelaniaz)
  9. "Zazpiko-errugbia, gizonezkoa, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  10. "Zazpiko-errugbia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]