Rodrigo de Santiago

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rodrigo de Santiago
Rodrigo de santiago 001.jpg
Bizitza
Jaiotza Barakaldo1907ko irailaren  23a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Coruña1985eko irailaren  30a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria, musikagilea, musikologoa eta piano-jotzailea
Musika instrumentua Klarinetea
pianoa

Rodrigo Alfredo de Santiago Majo (Barakaldo, Bizkaia, 1907ko irailaren 23a - Coruña, 1985eko irailaren 30a), euskal herritar musikagilea izan zen.

Barakaldon (Bizkaia) jaio zen, 1907an. Musika ikasketak Bilboko Kontserbatorioan egin zituen, eta Rafael Navarro (biolina), Jesús Guridi (harmonia), José Sainz Basabe (konposizioa) eta Armand Marsik (orkestrazioa eta zuzendaritza) izan zituen irakasle. Hamasei urte zituela, Bilboko Udal Orkestraren biolinista plaza atera zuen. Honako banda zuzendari plazak ere atera zituen: Mungian (Bizkaia, 1931-1936), Valencia de Don Juan (Leon, 1940-1947), Coruña (1947-1967) eta Madril (1967-1977). Galizian eman zuen garai oparoan zuzendari izan zen Coruñako Udal Orkestran eta “El Eco” Koru Polifonikoan. Irakaslana Coruñako Musika eta Deklamazio Kontserbatorioan burutu zuen, harmonia eta konposizio zuzendariorde eta katedratiko gisa. Musika idazki ugari idatzi zituen, maiz polemikoak, musika galegoaren zein euskal musikaren inguruan, batez ere zortzikoa gai hartuta. Bere kreazio lanak genero ugari hartzen ditu. Bi zarzuela eta lau ballet sortu zituen. Lan sinfonikoetan, berriz, nabarmentzekoak dira egin zituen hiru sinfonia, lau kontzertu eta hainbat obra sinfoniko-koral, horien artean Requiem bat. Banda, talde instrumental eta korurako sortutako hainbat lanen egile ere bada. Coruñan hil zen, 1985ean.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [Eresbil], [1], Rodrigo de Santiagoren funtsa