Roela Radiniyavuni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roela Radiniyavuni

Bizitza
JaiotzaSuva1990eko apirilaren 7a (34 urte)
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
 

Roela Radiniyavuni (Suva, Fiji, 1990eko apirilaren 7a), Fijiko Hamahiruko errugbi|hamahiruko errugbi, hababosteko errugbi eta [[Zazpiko errugbi|zazpiko errugbi jokalaria da; Zelanda Berriko Warriors taldean jokatu zuen NRL Emakumeen Liga nagusian.

Batez ere hegalean jokatuz, Radiniyavunik hiru errugbi modalitateetan ordezkatu izan du Fiji

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suvan jaioa, Radiniyavunik, 2019an errugbi ligara aldatu aurretik, hamabosteko eta zazpiko errugbian ordezkatu zuen Fiji [1].

Jokalari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an, Radiniyavuni Auckland-era (Zeelanda Berria ) aldatu zen, eta Richmond Roses-en errugbi ligan (hamahiruko) hasi zen jokatzen[2]. 2019ko ekainaren 22an, Fiji ordezkatu zuen, hegalean hasi eta entsegu bat lortuz Papua Ginea Berriaren aurka 28-0 irabazita[3].

2019ko uztailean, Akarana Falcons ordezkatu zuen NZRL Emakumeen Txapelketa Nazionalean[4]. 2019ko uztailaren 10ean, Radiniyavuni New Zealand Warriors NRL Emakumeen Premiership taldean sartu zen[5][6].

2019ko NRL Emakumeen denboraldiko 2. txandan, Radiniyavunik debuta egin zuen Warriors taldean, St George Illawarra Dragons-en aurka 6-26 galduta[7].

2019ko azaroan, Radiniyavuni zazpiko errugbira itzuli zen, Fijiko selekzioarekin bat eginez[8].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Ajinomoto Stadium (japonieraz (味の素スタジアム, Ajinomoto Sutajiamu), Tokio Stadium ere izendatua), Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berriko taldearen (urrezkoa) eta Frantziako taldearen (brontzezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Lavena Cavuru, Raijieli Daveua, Sesenieli Donu, Laisana Likuceva, Rusila Nagasau, Ana Naimasi, Alowesi Nakoci, Roela Radiniyavuni, Viniana Riwai, Tokasa Seniyasi, Vasiti Solikoviti eta Reapi Ulunisau-k[9][10].

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Zazpiko-errugbia
emakumeak[11].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Women’s Rugby The Big Winner As Brumbies Women Fall To Fiji» ACT Brumbies 12 June 2018.
  2. «Two Fijian girls land NRLW contracts with Warriors» FBC News 10 July 2019.
  3. «Eloise Vunakece selected for Fiji Bulikula Women’s Test Team» South Sydney Rabbitohs 17 June 2019.
  4. «Warriors on show at nationals» NZ Warriors 26 July 2019.
  5. «Hireme's signing huge coup» NZ Warriors 10 July 2019.
  6. «Meet the players: 2019 NRLW squad» NZ Warriors 26 August 2019.
  7. «Radiniyavuni and Reid to debut» NZ Warriors 17 September 2019.
  8. «Bulikula star Radiniyavuni back in Fijiana 7s» FBC News 27 November 2019.
  9. «Roela Radiniyavuni» olympedia.org 2022-02-27an. begiratua(Ingelesez)
  10. «Roela Radiniyavuni» Olympics.com 2022-02-27an begiratua (Gaztelaniaz)
  11. "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]