Rusila Nagasau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rusila Nagasau
Bizitza
JaiotzaNausori (en) Itzuli1987ko abuztuaren 4a (36 urte)
Herrialdea Fiji
Jarduerak
Jarduerakzazpiko errugbi jokalaria eta hamabosteko errugbilaria

Facebook: rusila.nagasau Edit the value on Wikidata

Rusila Nagasau (Nausori, Fiji, 1987ko abuztuaren 4a), Fijiko errugbi-jokalaria da. Zazpiko errugbian jokatzen du Fijirentzat, eta futbol-jokalari adierazgarria ere bada[1] 2016ko Frantziako Txapelketan, Emakumeen Zazpiko taldean egon zen Fijirekin[2]

Nagasau funtsezkoa izan zen Fijiren 2016ko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkapenerako, Ozeania 2015 Emakumeen Txapelketako finalean, Samoaren aurkako partidan lau entsegu lortu baitzituen[3] Zazpiko talderako izendatu zuten 2016ko Udako Olinpiadetarako, Ana Maria Roqica lehengusu eta kapitainarekin batera[4][5][6]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan ere, Fijiko taldearen partaide izango zen.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiro, Brasil Fijiko selekzioaren partaide izan zen, eta 8. sailkatu ziren.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Ajinomoto Stadium (japonieraz (味の素スタジアム, Ajinomoto Sutajiamu), Tokio Stadium ere izendatua), Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berriko taldearen (urrezkoa) eta Frantziako taldearen (brontzezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Lavena Cavuru, Raijieli Daveua, Sesenieli Donu, Laisana Likuceva, Rusila Nagasau, Ana Naimasi, Alowesi Nakoci, Roela Radiniyavuni, Viniana Riwai, Tokasa Seniyasi, Vasiti Solikoviti eta Reapi Ulunisau-k[7][8].

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Zazpiko-errugbia
emakumeak[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Rusila Doesn't Take Her Talent For Granted» FOX SPORTS PULSE 8 February 2016.
  2. Ratuva, Anasilini. (26 May 2016). «Fijiana Continue Olympic Build Up» Fiji Sun.com.fj.
  3. «Team Fiji Womens Rugby Qualifies For Olympics» FOX SPORTS PULSE 2015.
  4. «Fiji 7s squads for Rio 2016 announced» Pacific Islands News Association 17 July 2016.
  5. «Rio Olympics: Fiji Sevens Teams Announced» Fiji Rugby.com 2016.
  6. Malo, Maciu. (15 November 2015). «Cousins lead Fijiana in NZ» Fiji Times.com.
  7. «Rusila Nagasau» olympedia.org 2022-02-27an. begiratua(Ingelesez)
  8. «Rusila Nagasau» Olympics.com 2022-02-27an begiratua (Gaztelaniaz)
  9. "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]