Edukira joan

Roger Ailes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roger Ailes

(2013)

Fox Newseko zuzendari exekutibo


Fitxategi:Fox TV Stations logo.svg, 20th Television 2020.svg
Fox Television Stationseko, 20th Televisioneko lehendakari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoger Eugene Ailes
JaiotzaWarren1940ko maiatzaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPalm Beach2017ko maiatzaren 18a (77 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Hezkuntza
HeziketaOhio Unibertsitatea Artean graduatu
Warren G. Harding High School (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, enpresaburua eta telebista-ekoizlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0014614 IBDB: 23694
Find a Grave: 179450938 Edit the value on Wikidata

Roger Eugene Ailes (Warren, Ohio, 1940ko maiatzaren 15a – Palm Beach, Florida, 2017ko maiatzaren 18a) estatubatuar telebista exekutiboa izan zen.

Ohion jaio zen, eta, bertan unibertsitateko ikasketak amaitu eta berehala, telebistan hasi zen lanean. Ideia atzerakoien defendatzaile sutsua izanik, laster egin zen ezagun, eta horrek politikarako bidea zabaldu zion.[1]

Hasteko, Richard Nixonen hauteskunde kanpainan lan egin zuen, komunikazio arloan. 1984an, berriz, Ronald Reaganen zerbitzura jarri zen Ailes, eta, horren ostean, George W. Bushen kanpainarako egin zuen lan. 1992. urtean, lan politikoak bazterrean utziko zituela iragarri zuen.

Orduan, telebistara itzuli zen, eta, 1996. urtean, Rupert Murdoch magnateak Fox News kate ultrakontserbadorearen zuzendari exekutibo izendatu zuen. Postu horretatik, Ailesek aukera izan zuen politika egiten segitzeko, oraingo honetan telebista saio erasokorren bitartez.[1]

2016an, baina, gauzak zeharo aldatu ziren Roger Ailesentzat. Gretchen Carlson Fox Newseko aurkezleak sexu jazarpena jasan zuela jakinarazi zuen, eta Ailesen kontrako salaketa aurkeztu zuen. Halaber, Ailesen eskaerei men ez egiteagatik, katetik kanporatua izan zela jakinarazi zuen kazetariak.[1]

Ailesek dena ukatu zuen, baina ondorengo egunetan, beste sei emakumek ere aditzera eman zuten Ailesen aldetik eraso sexualak pairatu zituztela. Testigantza berriek oihartzun handia izan zuten AEBetan, eta Fox Newseko jabe Rupert Murdochek dimisioa emanarazi zioen Ailesi. Hori bai, 40 milioi dolarreko kalte-ordaina jaso ondoren.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Agote, Gontzal. (2020-02-01). «Piztia ahalguztidun eroria» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.


Biografia
Ohio
Artikulu hau Ohioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.