Roldán Jimeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roldán Jimeno
RoldanJimeno Argia.png
Bizitza
Jaiotza Iruñea1973ko ekainaren 3a (47 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Aita Jose Maria Jimeno Jurio
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak historialaria, antropologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Nafarroako Unibertsitatea
Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Inguma roldan-jimeno-aranguren

Roldán Jimeno Aranguren (Iruñea, 1973ko ekainaren 3a) nafar historialari eta antropologoa da. Jose Maria Jimeno Jurioren historialari ezagunaren eta Elena Arangurenen semea da. UNEDen zuzenbidea eta Nafarroako Unibertsitatean historia ikasi ondoren, Nafarroako Unibertsitatean (1996-2001) eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean (2001-2003) irakaslea izan da.[1] 2004az geroztik Zuzenbidearen Historia eta Nafarroako Zuzenbidearen Historia NUPen ematen du. Irakaskuntza- edo ikerketa-egonaldiak egin ditu Paris, Erroma, Mesina (Italia), Renon (Nevada, Ameriketako Estatu Batuak), eta Galwayn (Irlanda).

José María Jimeno Jurío historialari ezagunaren eta Elena Arangurenen semea da. Historian eta Zuzenbidean doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Zuzenbidearen Historia eta Nafarroako Zuzenbidearen Historia ikasgaiak irakasten ditu. Hamabi libururen egilea da eta beste hamaika argitalpen, artikulu, kongresu, hitzaldi eta ikastarotan parte hartu du. Hirugarren tesia bidean du eta José María Jimeno Jurío aita zenaren lan osoen bilduma argitaratzen ari da Pamiela etxearekin elkarlanean. Hiru haur txikiren aita ere bada.

Zuzenbideko lizentziaturaz gain beste batzuk ere egin ditu. Historiako lizentziaduna da, Sari Bereziarekin eta Historiako Karrera Amaierako Hirugarren Sari Nazionalarekin, Nafarroako Unibertsitatean. Historiako doktorea da, unibertsitate berean. Zuzenbideko doktorea, Deustuko Unibertsitatean eta Filosofiako eta Hezkuntza Zientzietako doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. Azken doktorego titulu hori lortzeko, 2007an, Nafarroako Foru Zuzenbidearen irudiak: herri aldarrikapenetik egungo ahanzturara izenburu zuen doktore-tesia irakurri zuen 2007an EHUn Kepa Fernandez de Larrinoaren zuzendaritzapean. [2][3] Egungo herritarrek Nafarroako foru zuzenbideaz zer esagutzen duten aztertu zuen, XIX. mendean herri aldarrikapena izan zen, baina herri.memoria gero eta gehiago urruntzen joan da foruetatik, harik eta egungo ahanzturara iritsi arte. Egungo Nafarroako foralitatearen erronkak hainbat alorretan aztertu zituen: zuzenbidearen teknifikazioa, globalizazioa, sistema politikoaren krisia, Europako Batasuna, inmigrazioa eta hezkuntza.

Lankidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat aldizkari eta elkartetan parte hartzen du: Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (RIEV) koordinatu izan du (1999-2005), eta “Notitia Vasconiae” aldizkariaren idazkari teknikoa izan da (2002-2003). 2004az geroztik idazkari teknikoa da Iura Vasconiae. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa aldizkarian. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioko (FEDHAV) zuzendaria da. Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide ere izan da giza zientziak arloan.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko produkzioa biltzen duen Inguma datu-basean 40 baino gehiago dira bere ekarpenak; horien artean daude euskarazko 5 liburu 14 artikulu, 13 hitzaldi eta 5 ikastaro.[4] UPNAko Ekoizpen Zientifikoaren Atarian (EZA) ,besteak beste, 100 artikulu aldizkarietan, 77 liburu, 104 liburu.kapitulu jaso dira.[5] José María Jimeno Jurio aita zenaren lan osoen bilduma (56 liburu) argitaratzen lan handia egin du Pamiela etxearekin.[6] Berak idatzitako liburu nagusiak hauek dra:

  • Navarra 1936-1939, la represión golpista. (2020) Pamiela [7][8][9]
  • Iruñeko historia. Hiriaren ibilbidea historian barna (Pamiela, 2018) Iñaki Azkona-rekin [10]
  • Migel Jabier Urmeneta 1915-1988. (PAMIELA, 2015)[11]
  • Joxemiel Bidador Gonzalez 1970-2010: Klasiko bitxi, arront klasiko (Bidegileak, 2012)[12]
  • Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran (Eusko Ikaskuntza, 2006)[13]
  • Jose Maria Jimeno Jurio: (1927-2002) (Bidegileak, 2004)[14]
  • Euskal Unibertsitatea 2021. Egiten ari garen euskarazko unibertsitatea. (UEU, 2002) Hainbat egilerekin.[15]
  • Santa Eufemia, Patrona de Tiebas. Homenaje a don Luis M. Oroz y José Javier Anaut (Tiebas, 1998)
  • Orígenes del cristianismo en la tierra de los Vascones (Pamiela, 2003)[16]
  • Culto a los santos e iglesias locales (siglos V-XII) (Nafarroako Gobernua, 2003)
  • El culto a los santos en la Cuenca de Pamplona (siglos V-XVI). Estratigrafía hagionímica de los espacios sagrados urbanos y rurales (Nafarroako Gobernua, 2003)
  • El remedio sobrenatural contra las plagas agrícolas hispánicas. Estudio institucional y social de la cofradía y santuario de San Gregorio Ostiense (Siglos XIII-XIX) (Nafarroako Gobernua, 2005)
  • Terras a suis reperitur semper esse possessas. La Iglesia en Tierra Estella en la Edad Media (Lamiñarra, 2007).

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikerkuntza Jarduera Areagotzeko Sustapen Programaren (I-3 Programa) saria eman zion Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Espainiako unibertsitateetako ikerketa-ibilbide garrantzitsuenetako bat izateagatik.
  • Historiako lizentziatura Nafarroako Unibertsitatean bukatu zuenean, Sari Berezia eman zioten eta Historiako Karrera Amaierako Hirugarren Sari Nazionala ere bai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jimeno, Roldan. «Universidad Pública de Navarra - Campus de Excelencia Internacional» www.unavarra.es . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  2. Jimeno, Roldan. (2007). TESIKER. Nafarroako Foru Zuzenbidearen irudiak: herri aldarrikapenetik egungo ahanzturara. Deskargatu (PDF). EHU.
  3. Jimeno Aranguren, Roldan. (). Nafarroako Foru Zuzenbidearen irudiak: herri aldarrikapenetik egungo ahanzturara. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-667-4 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  4. «Roldan Jimeno Aranguren :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  5. «UPNA(e)ko ekoizpen zientifikoa | Jimeno Aranguren, Roldán» academicos.unavarra.es . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  6. «Obras Completas de Jimeno Jurío» www.pamiela.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-24.
  7. «Pamiela argitaletxea - Jimeno Jurío: Navarra 1936-1939, la represión golpista» pamiela.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-24.
  8. Yoldi Huarte, Unai. (2020-02-22). «José María Jimeno Jurío: la base de la Memoria Histórica de Navarra» www.noticiasdenavarra.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-24.
  9. (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. «Jimeno Jurío, un pionero en la investigación de la represión golpista» Nuevatribuna . Noiz kontsultatua: 2020-04-24.
  10. Iruñeko historia : hiriaren ibilbidea historian barna. Ayuntamiento de Pamplona = Iruñeko Udala [2018] ISBN 978-84-9172-053-9 PMC 1053902908 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  11. Jimeno Aranguren, Roldán. (imp. 2015). Migel Jabier Urmeneta (1915-1988) : Bigarren Errepublika, frankismoa eta trantsizioa. Pamiela ISBN 978-84-7681-925-8 PMC 943673116 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  12. Jimeno Aranguren, Roldán. (2012). Joxemiel Bidador Gonzalez : klasiko bitxi, arront klasiko, 1970-2010. (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servico Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3196-3 PMC 828266933 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  13. Baxok, Erramun; Jimeno, Roldan. (). Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran Identidad y cultura vascas a comienzos del siglo XXI = Identité et culture basques au début du XXIème siècle. Eusko Ikaskuntza PMC 1055238713 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  14. Jimeno Aranguren, Roldán. (2004). José María Jimeno Jurío (1927-2002). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 84-457-2191-7 PMC 796367651 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  15. Agirre, J. M. Aizpurua; Eizagirre, Juan Jose Arrospide; Artinano, Ander Basaldua; Dierdonck, Angel Bidaurrazaga van; Garzon, Alberto Bilbao; Valdes, Luis Del Portillo; Argandoña, Enrique Gutierrez; Aldamiz, Josu Igartua et al.. (2002). Euskal Unibertsitatea 2021. Egiten ari garen euskarazko unibertsitatea. UEU arg ISBN 978-84-8438-028-3 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  16. Jimeno Aranguren, Roldán.. (2003). Orígenes del cristianismo en la tierra de los Vascones. Pamiela ISBN 84-7681-380-5 PMC 491770124 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]