Romain Laulhé
Itxura
Romain Laulhé | |
---|---|
Datu pertsonalak | |
Jaiotza | Romain Laulhé 1985eko martxoaren 31 (39 urte) Baiona |
Bizilekua | Milafranga |
Altuera | 176 cm |
Pisua | 66 kg |
Ibilbidea | |
Profesional urteak | 2008? |
Lorpen garrantzitsuenak | Munduko gazte mailako txapelduna 2006an |
Romain Laulhé, okzitaniera arautuan Laulhèr[1] (Baiona, 1985eko martxoaren 31 -) Lapurdiko surflari profesionala da. 2006an munduko junior edo gazte txapelduna izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Milafrangan bizi da[2] baina zenbait iturritan angeluartzat joa da,[3] Anglet Surf Clubeko kidea delako seguruen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009: 2.a Frantses estatuko txapelketan.
- 2008: 1.a Vendée Surf Pron, La Sauzaie (Vendée, Frantzia), (WQS 4 izar).
- 2006: 1.a World Championship Junior-en, Australia.
- 2005: 3.a Europako ASPko Junior mailan.
- 2003: 9.a Munduko Junior txapelketan (Hegoafrikan).
- 2001: 4.a Munduko Junior txapelketan (Australian).
2008 denboraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]WQS[4]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 82.a amaitu zuen 6675 punturekin.
- 9.a geratu zen Europako ASPko WQSen.
- Probetako bat irabazi zuen: Vendée Surf Pro, La Sauzaie (Vendée, Frantzia), (WQS 4 izar).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) lanbide baten izenetik datorrela azaltzen du: aulha=ardi; "artzain", beraz.
- ↑ Bere fitxa eta bideoa riders-match.en.
- ↑ Ikus hemen adibidez.
- ↑ World Qualifying Series, WCT edo goreneko mailara pasatzeko proba sorta.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Bere webgunea.
- Euskonews Gazteko Surfa Ipar Euskal Herria artikuluan aipatua.[Betiko hautsitako esteka] Egilea: Ximun Kurutxet, Kanboko Xalbador Kolegiokoa.
- Laulhé eitb.eus.en.[Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez) Laulhé Angelun ospatutako konpetizio batean.[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Laulhé Euskal Herriko VI Surf Biltzarrean. V. edizioan lapurtarrak irabazi zuen.