Romesko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Romesco» orritik birbideratua)
Romesko saltsa bere osagai nagusiekin.
Romesko saltsa.

Romesko saltsa Kataluniako saltsa tipiko bat da, zehazki Tarragonako probintziako Cambrilsekoa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saltsa hau honako osagaiekin egiten da:

  • Tomate eta baratxuriak, idealki egur labean erreak. Etxean prestatuz gero, labe elektrikoa edo gasezkoa.
  • ogia, errezeta batzuetan errea doana eta beste batzuetan mamia erre gabe erabiltzen dena. Bi kasuetan baratxuriarekin batera nahasten da.
  • Xigortutako almendra eta hur nahasketa bat, errezetaren batzuetan hurrak alde batera uzten diren arren.
  • piper gorri lehor batzuk. Jatorrizkoak "ahuntz adar" deitzen dira, kristalizatzeko haina soilik erretzen direnak, bestela, mingostu egiten baitira. Hauen ordez ñorak ere erabil daitezke.
  • ontzeko: erromeroa, oliba olioa, ozpina, gatza eta piperbeltza.

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plater herrikoiekin gertatzen den bezala, ia sukaldariak haina bertsio daude, baina diferentziak txikiak dira. Batenbatzuk almendren zati bat hurrengatik aldatzen dute, romeskoaren jatorriaren lurraldean landatzen direnak. Orokorrean olio gehiago gehitzen da saltsa leun eta likidoago bat nahi denean, edo ogi errea edo maría gailetak (gaileta hauek eta biskoteek batzuetan ogi errea ordezten dute nahasketetan edo sendotzaile bezala Kataluniako sukaldaritza tradizionalean) sendotu nahi bada. Zaporea eta ukitu pertsonal bat emateko, sukaldariaren arabera, baratxuri gordina, pipermina, piperrautsa etab... gehitzen zaio.

Zapore arinki minekoa (ez derrigorrez), haragiak, barazkiak eta arrainak laguntzeko erabiltzen da. Calçotentzat ere erabil daiteke, hauek zorroztasunez, salvitxada izeneko saltsaz lagundu behar diren arren, apur bat ezberdina dena, tomate erre gehiago eta ñora gutxiago erabiltzen baita.

Romesko piperra: Jatorrian ahuntz adar izeneko piper bat da, punta bakarrekoa eta kurbaduna izateagatik bereizten dena, aipaturiko animaliaren adarrak bezala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]