Rouse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rouse
Datuak
JatorriaBanyoles (Girona, Katalunia)
Musika motaHardcore punk
Urteak1991 - 1993
Produkzioa
Diskoetxea(k)Punch Records
Fragment Records
Rumble Records
Shortfuse Records
Taldekideak
Marc
Koki
Alex
Informazio gehigarria
MySpace: rousehhh Musicbrainz: dea70c7f-8f05-4116-a26d-e65e03067b30 Songkick: 109214 Discogs: 992442 Edit the value on Wikidata

Rouse taldea, 1991. urtean Banyolesen (Katalunia) sortutako Hardcore punk taldea izan zen. HHH-ko kideek, beraien influentzia melodikoak uztartzeko sortu zuten taldea izan zen.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alex - Bajua eta ahotsa.
  • Marc - Gitarra.
  • Koki - Bateria.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80ko hamarkada bukaeran, HHH taldeko kideek, beraien influentzi musikalak kaleratzeko asmoz sortu zen Rouse. Taldeak, urte gutxiko bizitza izan zuen baina hainbat grabaketa utzi zituen bidean.

Lehen grabaketa, 1991ko Abuztuan izan zen. Garai horretan, HHH-ko kideak, Homo Homini Lupus diska grabatzen ari ziren. Estudio sesio horiek aprobetxatuz, Rouseren 16 kantuz osaturiko maketa bat grabatu zuten. Hasiera batean, maketa hau LP formatuan kaleratu nahi izan zuten. Baina arazo batzuk tarteko zirela, bertan behera geratu zen guztia

Urtebete beranduago, 1992ko Abuztuan, Donostiako Amadeus estudioetan sartu ziren Deep Wound LP-a grabatzeko. Garai horietarako iada, taldekideek arazo asko zituzten elkartzeko eta entsaiatu ahal izateko. Diska hau, Rumble Records zigilu Madrildarrak kaleratu zuen 1993an. Urte berean, taldeak jotzeari utzi zion.

Hala ere, bi urte beranduago, Rumble diskoetxeak lehen maketako abesti batzuk bi EP-tan kaleratu zituen, It´s Funny eta Does Rouse Suck?. Lehen maketako horretako beste kantuak, diska bilduma ezberdinetarako erabili ziren.

2004ean, Shortfuse Recordsek, lehen maketako kantu guztiak Deep Inside, 16 song EP LP-an argitaratu zituen.

2005ean, Rumble Recordsek taldearen diskografia osoa kaleratu zuen CD batean.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumetako Partehartzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]