HHH

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
HHH
Datuak
Jatorria Banyoles (Girona, Katalunia)
Musika mota Hardcore punk
Urteak 1985 - 1993
Produkzioa
Diskoetxea(k) Potencial Hardcore
BCore
Rumble Records
Dissonance Records
Mülleimer
Taldekideak
Marc
Koki
Alex
Lehengo taldekideak

HHH edo Harina de Huesos Humanos, Banyolesen (Katalunia) sortu zen Hardcore punk taldea izan zen. 1985ean sortu zen eta 1993an desagertu zen. Hardcore oso azkarra egin izan zuen taldea izan zen, D-Beat influentziekin. Baina denbora pasa ahala, tendentzia Trasheroak edota Speedcore kutsuak ere nabarmendu ziren taldearen musikan. 1980ko hamarkadako eta 1990eko hamarkada hasierako Espainiar Estatuko hardcore talderik garrantzitsuenetakoa izan zen.

HHH taldea osatzeaz gain, bertako partaideek Rouse (1991-1993) edota Overthhhrow taldeak ere sortu zituzten, beste musika estilo batzuk jorratzeko asmoz

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alex - Bajua eta ahotsa.
  • Marc - Gitarra.
  • Koki - Bateria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HHH, Banyolesen sortutako Hardcore taldea izan zen. Taldea, Marc, Koki eta Alexek sortu zuten 1985. urtean. Garai haietan iada, Kataluniako hardcore eszenan oso murgilduak zeuden, batipat beraiek egiten zuten Lecturas fanzinearen esker.

Hasieran, bajurik ez zuten, gitarjoleak bi sokekin soilik jotzen zuen eta bateria pintura eta gasolina potez osaturik zegoen. Naiz eta kondizio horietan jo, taldea sortu eta 8 hilabetera lehen lana grabatu zuten, Sin Identidad izenekoa. Disko hau 21 kantuz osaturik egongo zen, Anti Cimex, Rattus edota Terveet Kädet bezalako taldeen influentzia nabarmenekin. Grabaketa honetarako, bigarren aldiz erabili zuten benetako bateria bat. Diska hau ordea, 1986 arte ez zen kaleratua izan.

Baxuljole bat aurkitzen ez zutenez, Alex hasi zen instrumentu hau jotzen, horrela, taldeak sendotasuna lortu zuen eta abestiak askoz azkarragoak izaten hasi ziren. 1986an, Intelectual Punks EP-a grabatu zuten. Diska hau, Alemaniako Dissonance Records zigiluak kaleratu zuen 1988an.

EP hau kaleratu ondoren, LP bat grabatzen saiatu ziren. Baina saiakera hau bertan behera geratu zen, beraien lehen talde paraleloa izango zen Overthhhrow taldearekin lanean hasi baitziren. Talde honen helburua, beraien Trash Metal eta Crossover influentziak kaleratzea zen. Talde honetarako, Kokik hartu zuen abestearen ardura, bateria jotzeaz gain noski.

1990ean, HHH-k lehen LP-a grabatu zuen , A por ellos... que seon muchos y estan super cachas! izenekoa. Ordurako, Kokik, bateria eta ahots lanetan ibiliko zen, Overthhhrow taldean bezala. Diska hau Potencial Hardcore zigiluak kaleratu zuen.

1991ko Abuztuan, berriz ere estudiora itzuli ziren Homo Homini Lupus LP elkarbanatua grabatzeko. Diska hau, Vitu´s Dance taldearekin batera argitaratu zuten. Diska hau grabatzearekin batera, Rouse taldearen lehen maketa ere grabatu zuten. Rouse ere, beraien beste talde paralelo bat izan zen, oraingoan, zituzten influentzi melodikoak kaleratzeko.

HHH-k, 1993an utzi zioten jotzeari. Azken kontzertua, Uztailean izan zen, Bartzelonan. Kontzertu hori, 24 Ideas taldearekin batera eman zuten.

Nahiz eta taldea desagertu, taldearen CD bilduma bikoitz bat kaleratu zuten 2000. urtean. Bertan, taldearen diskografia guztia agertuko zen, argitaratu gabeko abestiekin eta zuzeneko bi kontzerturen emanaldiekin.

Gaur egun, HHH taldekoa zen Alexek, Donostiako 25th Coming Fire taldean jotzen du.


Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Split-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Homo homini lupus (Fobia, 1991). Vitu´s Dance eta HHH taldeen arteko Lp elkarbanatua. Bertan HHH-ren 14 abesti kaleratu ziren.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]